
Kulturi eta kirolak
Azaroak 6 (eguaztena) OIER GOROSABEL LARRAÑAGA, RADIXU irratian (105,5 FM)

Bixar, eguaztena, gabeko 10etatik aurrea, AZKEN MOHIKANOAK irratsaiun…
OIER GOROSABEL LARRAÑAGAi enyako ELKARRIZKETI eskeiñikou.
Bere lanbidez, irrati libreetan einddako jardunaz eta espeleologiaz berba egingo dau. Bereziki Berritxuko ATXURRA eta Lekeitioko ARMINTXEko haitzulutan topatakuaz…
Entzuteko; 105.5 FM edo www.radixu.info
AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz Aurrerako taldik ongo asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak

AINGURAK, komiki musikatu ikuskizune. Gaur (A30) 20:30etan kofrai zaharrin.
📍AINGURAK
📌Komiki musikatua, ikuskizuna.
⏱Gaur, 20:30ean, Kofradia Zaharrean.
🖌“Aingurak: edo zer hartu ontzitik itsasoa harri bihurtzen bada” komikia, Joseba Larratxerena.🌊
✔️Joseba B.Lenoir eta Miren Narbaizaren musikarekin, komikiaren biñetak banan-banan proiektatuz, zinema mutuaren garaian bezala.♦️
#LiteraturAmuak
#Ondarroa #Ondarru

KANTAGINTZA ikastaru Unanue udal musika eskolan (Azarutik-Martxure)

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz AURRERAko talde desbardiñak asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

Urriak 25 (baixaku) MIREN AMURIZA geuaz Kofrai zaharrin
Liburuen amuak ekimenan barrun urriak 25 (baixaku) MIREN AMURIZA eukikou geuaz beran liburu barrixan (BASA) nundik norakuk komentateko. Gonbidapena zabala da. Hurreatu!

Urriak 19 (zapatu) II. TXAPEL Ibilbidi
Alameda-Galdona-Mutriku-Galdona-Alameda ixango da II. Txapel ibilbideko irteeri. Hori bai, burun TXAPELA erun birde bai ala bai. Amatxu Alamedan eingo da eta hamaiketaku etxeko dana prest eongo da bertan. Jantzi zapatillak hartu makilli eta txapela burun.

[JABEKUNTZA ESKOLA: IKASTARU] EMAKUME ITALIARRAN LITERATURI

Ainhoa Aldazabal Gallastegin gidaritzapin, literaturaz gozatzeko, idazle barrixak ezautzeko eta ezagunak berrezagutzeko aukeri eukikou. Emakume italiarrek idatzitxako liburuk hizpide hartute, literatur kritika feministin tresnak baliatuz.
Erdi arotik emakume italiarrek emakumin egoera soziala salatu dabe alde batetik. Bestetik emakumin egunerokotasunai buruzko ikuspegi femenino eta feministi aldarrikatzen dabe euran literaturan.
(Urria-Azaroa) Erakusketi Etxelilan: KALE FEMINISMOA

EGILLI: “Feminismoa fokuratzen” Marieneako Proiektu Kolektiboen Taldea
“Kale feminismoa” erakusketak ikusarazi nahi dau auzo eta kalik erakusten ez doskune: emakumiok estereotipo faltsuz jositxe gazela irudikatuk edo, zuzenin, ez gazela.
Egutegixe: Urria – azaroa bitxartin
Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila