Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.

Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.


Mezu hau zabaltzeko eskatuzku herriko musika talde jator batek:
DENA Ondarrun sortutako musika taldi de eta hiru gaztek osatzen dou, Xabat, Unai eta Beñat-ek. Rock alternatibun, post-hardcorin, edota stoner-rock musikan mugitzen gaz.
Gure lehen disku ixango dana grabatu eta argitaratzeko laguntzin bille gatoz. Lehen disko honek 7 abesti eukiko dau, danak euskaraz, hainbat hilabetez burututako lanan emaitze grabatuko dou.
Hasi barrixak gaz mundu honetan, hutsetik hasi dou bidi, bañe ilusiñoi eta gogo guztiaz gatoz. Bañe hau aurrea eruteko zuen laguntzi birdou.
GURE BERRI IZATEKO:
Instagram: @denataldea
Facebook: @denataldea
Youtube: @denataldea
Hamentxe web orrialdin ein zeinkie ekarpena: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/dena-musika-taldearen-lehen-diska
Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegxiak:

RADIXU irratixak aurtengo urteko programaziñoi aurkeztu dau. 105.5 FM edo http://www.radixu.info entzuteko aukeri dakau Ondarruko herritxarrok. Entzun!

Honek diz asteburu hontan AURRERAko taldik jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak


Ongo domekako mendi buelti antolatu dabe AURRERA MENDI TALDEkuk. Bizkai aldin ibiliko diz ongun herriko mendigoizalik ta 319mt ko mendixe altzako dabe, La Arena-MONTAÑO-Serantes ko ibilbidi einde. Jun nahi dabenak ANAITASUNA tabernan emon bihir dabe ixena ta azkan egune hillan 9 (eguena) ixango da.

Azken urtitan latxeik aurten be Ondarruko Udalak Errege Eguneko bertso saiu antolatu dau Beikozinin. Astelehenin (urtarrilak 6) 12:30 etan hasiko da bertso saiu. Aurten oholtza altzako dizenak Igor Elortza Aranoa, Nerea Ibarzabal Salegi, Julio Soto Ezkurdia eta Oihana Iguaran Barandiaran ixango diz. Gai jartzaile lanetan Iñaki Lersundi Arrizabalaga ibiliko da.

AURRERA MENDI TALDEkuk urtiai amaieri emoteko mendi irteeri antolatu dabe KALAMENDIre. Hitzordu ipini dabe goxeko 9 xetan Alamedan ta ohitxuri dan latxeik txanpan botillaik ez da faltako mendi puntan. Anima ta jantzi mendiko botak (basiai aurrea etxeko).

NOYA tabernan ta ZURRUMURRU liburu dendan eongo diz sarrerak saltzen aurretixaz 5 euron trukin.
