ANTXON USKOLA URRUZUNOn erakusketi, Abuztuak 20tik 28re!

“SATURRARANGO HAITZAK” ixenburupin zabaldu dau gaur erakusketi ANTXON USKOLA URRUZUNO artista ondarrutarrak Udal erakusketa aretun. Gaur hasi eta Abuztuaren 28 bittartin arratsaldeko 6etatik illuntzeko 9eta. Honeaz lotute bixar eguerdiko 12xetan RADIXU irratixan (105,5 FM edo Radixu.info) irratsaio bat presta dabe gai honi buruz beraz batea. Hurreatu arte bidez ezautzea gure inguruk.

II. Itsas erronka Feministi, ONDARRU-BILBO-ONDARRU!

Iezko arrakasti ikusirik  aurten be erronki aurrrea eruti pentsa dabe herriko arraunlai Feministak. Uztailak 4an hasi ta 6xan amatxuko dabe aurtengo itsas ibilbidi, Ondarrun hasi Bilboa helmugi ipini ta barriro Ondarrun amatxu. Ez pentsa arren ekimen honek antolakuntza handixe eskatzen dau. Itsosun, albun motordun txalopetan edozer gertatu ezkeo han eukikotxuez prest esko bat botateko ta liorretik be beste jente bat gauzak karriaten. Azpixan dakazue egitarau nundik noa ibiliko dizen. Gu be euran ondun ibiliko gaz.