Azpixan ikusiko dozuenak diz asteburo honetan AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Azpixan ikusiko dozuenak diz asteburo honetan AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Hurreatzen du 24. KORRIKA ta aurrea duz prestaketak. Gogoratu datorren eguenin Otsailak 26an, arratsaldeko 6:30xetan AEKko euskaltegixan (Kofrai Zaharreko 2.solairun) batuko dala osteabe herriko KORRIKA batzordi. Bertan, KORRIKA TXIKIxe, Ibilbidi, kilometro banaketak, eta beste hainbat gauzataz berba eingo da.

24.KORRIKAn barrun, Martxoak 1in eguerdiko 12:30xetatik aurrea bost euron trukin, EKAIN pallasu eukikou Portuko Ranpan beran lana aurkezten, ARLOTE BAT HAUTSAK HARROTZEN ixenburu darunaz. Sarrerak aurretixaz egongo diz saltzen ANAITASUNA tabernan. Barre algarak etxeko prest?

Gaurtik aurrea, eguenetan ta baixakutan arratsaldeko 6etatik 8reta eta zapatutan goxeko 11.30xetatik eguerdiko 13.30ta bittartin, eongo da zabaldute herriko KORRIKA DENDI udal erakusketa aretuko lokalan albun. Bertan aurtengo KORRIKAko mateixal desbardiñak topako dozuez, jantzixak, boltsak, petuk…hurreatu amatxu aurretik!

Otsaileko hitzaldixe aurkeztu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk otsailak 23rako. Gaxe, kobazulun ingurun agertzen dizen albiste barrixan ingurun ixango da (LANGATXO eta IRUROIN) eta hizlari lez JESUS TAPIA SAGARNA etorriko da. Gogoratu, arratsaldeko 6:30xetan hasiko dala Kofrai Zaharrin.
*Hitzaldixe erderaz ixango da (kontixu baleko Arkeologo euskaldunik ez eida)


Pantailak Euskaraz elkartin “Urak eginen du bidea”dokumentalan proiekziñoi eta hitzaldixe antolatu dau herriko Berbalaguneko taldik gaurko (Otsailak 3) Kofrai Zaharreko 2.solairun arratsaldeko 5etatik aurrea. Hizlari lez IORITZ GONZALEZ LERTXUNDI ibiliko da.

Azpixan ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan, egun eta ordutegixak. GU geurikin, Aupa AURRERA tra ka tra!

Ongo Zapatun Urtarrillak 31an antzezlana eskeiniko dosku artista handi birek, Destiny Driver ixenburuaz. Berez hiru emanaldi ixango diz, lelengoku arratsaldeko 6retan hurrengoku 7retan eta atzana 8retaku ixango da. Arratsalde pasa etxeko aukera ona!

Martxoan 7xan arratsaldeko 4:30xetatik aurrea ospatuko da herrixan VII. JOSE MARI NABERAN herri Krosa, Lasterketa inklusibu, Zubi-Zahar herri ikastolik antolatute. Beti lez hiru ibilbide eukikotxu, txikixe (150 mt), ertaine (600 mt) eta handixak (10 km eta 5 km). Sari banaketi kalekutzeko eskillaretan ixango da eta aurtengo omendu, Ondarruko TRIPI-TRAPU Boleibol taldi de. Behian agertzen dan kartelin dakazue zelan eta nun emon ixenak bertan parte hartzeko. Bakotxak beran mallan, kirola etxi osasuntsu dalako, anima ta hartu parte!

Honek diz astebukaera honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan, egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!
