AURRERA MENDI TALDIk eta ONDARRUKO GAZTE ASANBLADIk antolatutako ekimena da hau. Urtetik urtea mendi korrikalai gexak hartzen dabe parte bertan nahiz eta aurtengu berezixe ixango dan COVID 19i dala ta. Bertan parte hartzeko korreo honeta idatzi birde irailak 20 tik 30 bitartin: tontorramendi@gmail.com
*Oharra: Gaur zabaldu de ixen emoti ta dida baten bete da parte hartzeko pertsona kopuru
Eraikin barrixe altzaten eta zaharra hutsitzen hasitxe daz, barran egunero bertan dabizenak sumaten dabe hori (zurrumurruk diñue urte barrirako aldaketi eindde eongo dala). Horren adibide garbixena da gaur eguneko kofraxan euazen FELX BERISTAIN en margo lanak tokiz aldatzen dabizela. Lan hori aurrea eruteko Gasteizko empresa bat arduratu de ARTYCO. Eurakin eon gaz biharra zelan etxen daben ikusten. Hamen irudixak.
Urrian 10 in eskainiko dabe Ondarruko Bide Onera zinin Arantza Ibarra zuzendari ondarrutarrak eindako dokumentala. Hiru emanaldi eskainiko dotxue, hirurak urrian 10 in: 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan. Gonbidapenak, debaldekuk diz eta Turismo Bulegun eongo diz eskuragarri irailak 16 tik urrian 8 rarte.
Honeaz batea EKAIn gurasuk mezu hau zabaldu dabe:
Laster gure seme EKAIn urtebetetzi ixango da eta aurten COVID-19 dala ta ezingo dou egun berezi bat antolatu, bañe uste dou sasoi dala gure dokumentala “Mi pequeño gran samurai” aurkezteko Ondarrun. Ondarruko herrixak merezi dabelako ze, zuek baik, hau ezin ixango zan posible.. Mila esker!
*COVID-19 dala ta osasun neurrixak beharrezkuk ixango diz: maskarillak, temperatura hartzi, gelaz eskuk garbitxu, distantzixak zaindu.
Urtero etxen dan ekimena da LIBURUEN AMUAK liburo irakurketak. Urrixan 31n ixango da lehen saiu, Karmele Jaio idazlin ‘Aitaren etxea’ lanaz. Literatur zalik hilabeteko azkan zapatutan batuko diz, 10:00etatik 12:00eta eingo dan saiun, Joxemari Urteagan gidaritzapin.Solasaldixetan parte hartzeko bi bide daz, telefonoz edo posta elektronikoz: euskara zerbitzuko 94 683 36 68 telefonun edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikun edo udal liburutegiko 94 683 33 43 telefonun edo liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikun. Ikusi hamen datak eta ibiliko dizen lan guztik!
Turrune joko dabe edozein momentutan, CASTROn lortutako banderi ospatzeko. Atzanengoko estropadan lortu dabe banderi gure herriko estropadalaxak. Egueldixe gozu ez ei dabe euki arraunin etxeko diñosku bertan egon dizenak bañe horrek ez dotxu kikildu gure neskak. Zoixonak TURRUNEtik! On Kontxi prestatea, jo ta ke!
Eskerrak nahi dotzau emon Ondarroako kirolaren leihoai argazkixak bixaltzearren ta batxe be arraunai etxetzan jarraipenatxik.
Baten batek dudaik ba eukan ARTELANeko erraldoik etxin geatuko zile aurtengo herriko jaxetan irudi honekin zalantza guztik argitxuko gakoz. Herriko denda desbardiñak eskeini dabe euran eskaparatik bertan ikusgai ipintxeko, ARTIBAI egoitzi be apaindu dabe erraldoi eta buruhandixakin.
Gaur amaitzen da udal erakusketa aretun dan pintxura eta eskultura erakusketi, JAVIER MORALES eta VALENTIN LACAn lanak diz bertan dazenak, gu bertan egon gaz eta benetan merezi dau peni ikusti, ondiokan sasoin zaze.