Urriak 31 (zapatu) AITAREN ETXEA (Karmele Jaio) liburun irakurketi Kofrai Zarrin

Asteburun ikasturte honetan lehen aldiz Liburuen Amuak irakurle taldi batuko da Kofrai Zaharrin. Goxeko 10 etatik eguerdiko 12 xeta, Karmele Jaion liburu AITAREN ETXEA txik berba eingo dabe bertan. Literatur zali bazaz edo irakurti gustaten bagatzu ezin zeinke aukera hau galdu. Parte hartzeko derrigorrezku de ixena emoti. Hurreatu berta!

Urriak 23 (baixaku) erakusketi Etxelilan: FRIDA eta CHAVELEN artean

FRIDA ETA CHAVELEN ARTEAN erakusketi ikusgai da onezkeo Etxelilan! Frida eta Chavela berezko zaien espazioan eta espaziotik elkarrizketan ari dira. Prozesu horrek ahaldundu egiten ditu, eta mundua ezagutzeko, eta harremanak izateko modu berriak sortzen dituzte. Haiekin izango ditugun elkarrizketek eta gure artekoek jabekuntza kolektiboaren ibilbidetik eramango gaituzte. Erakusketin inauguraziñoiaz batea, Miriam Rodriguez Moran egillin eskutik hitzaldixe be eukiko dou: “Eta emakume artista handiak? Arteak eta ahalduntze feminista”

URRIAK 23 | 19:00 retan | Etxelilan

DENA gure etxita alla da

Nahiz eta atzeakuntza apur bat euki COVID 19 tartin eondalako, alla da azkanin DENA taldin lan barrixe (EZER SENTITZEKO) gure etxita. Crowdfunding bidez autofinantza daben cdi ixanda, ordañin kamiseta eder bat ta cd bera eskuratu dou. Sorte ona opa dotzau herriko musika talde gazte honei!

Hamen dakazue DENA taldin cdko abesti bat.

Urrian 8 (eguena) ARINGAINGANen aurkezpena Etxelilan

Ikasturte honetan be ARINGAINGAN jarraitzeko asmoa dakau! Bazatoz? Urrian 8 an eingo dou aurkezpena, aurtengo ikasturtin metodologixe eta nondik norakuk azaldu eta adosteko. 19:00etan Etxelilan!

“Gero eta gexagua gaz norberan gorputzan eta mugimendun kontzientzixi hartute jarduera fisikuaz gozatzen douen emakumiok. Kalin beldur eta lotsa guztixak gainditu eta gusture jarduteko helburuaz jarduten gaz topagunin, partaidin arteko harremanak sustatuz eta alkarreaz espazio publikoa irtetea bultzatuz. Heziketa Fisikun lizentziatute dan emakume baten dinamizaziñoin bidez, norberan gaitasunan araberako entrenamendu pautak eskaintzen diz, erritmo desberdinetan aurrea etxeko. “

Irailak 28 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: SANTA MARIA, munduari buelta eman zion lehen ontzia, zelan ONDARRUTARRA?

Zientziaren giltza elkartik antolatutako hitzaldixe eukikou ongoxe astelehenin (I-28). COVID 19 dala ta geldialdixe euki dabe zientzialaxak bañe martxan ipini eidi esasku. Baldintza berezixetan entzungou berbaldixe: maskarillakin, aforo mugatu, aulkirik ezingo da mugitu..Bañe dana ez da arazu ixango, zuzenin youtube bitxartez ahalko da entzun eta ikusi. Gaxe, Munduai buelti emotzan txalopin jatorrixe aztertuko da eta hizlaxak: XABIER ALBERDI LONBIDE historialaxe eta FERNANDO AGIRRE ARAMAIO historiazali ixango diz.