KULTUR UHERI aurkeztu dau Ondarruko Udalak

Kultur Uheri egitarau aurkeztu dau gaur Ondarruko Udalak. Uztailan 31an hasi eta Abuztun 30earte, asteburo guztitxan eukiko dou kultur ekimen ezberdinakin gozatzeko aukeri!

Ume, gazte edo helduntzako egitarau beti antolatu dau udalak herriko kultur eragilikin eta Euskal Herriko artista ezberdinakin.

Egitarau, gehixen bat herriko FRONTOIN kokatute egongo da eta sarrerak prezixo sinboliko baten erosi biko diz turismo bulegun aurretixaz. Udaletik, kulturiaz gozatzeko baldintza seguruk nahi dabe bultzatu eta herritxarrak segurtasun neurrixak errespetata ekimen honetan parte hartzea gonbidatu dabe.

Hamen egitarau osu:

Uztailak 8 (eguaztena) AZKEN MOHIKANOAn irratsaiu Radixu Irratian 105,5 fm!

Bixar, eguaztena, gabeko 10etatik aurrea RADIXU IRRATIAko AZKEN MOHIKANOAK irratsaiun…Koldo Mitxelena Kulturungunin eta Altxerri Galerixan beran omenezko erakusketak dizela ta, pasan otsaillin Donostin hil zan, DON HERBERT artista estatubatuarra ezautukou. ARTELEKUn sorreratik amatxuera arte maisu-grabadori ixandaku, beran ikasli ixan zan JOSUNE LAKA margolaixaz be berba eingou.

2020-2021 Ikasturteko kanpo matrikulaziñoi zabalik Ekainan 20 tik aurrea.

UNANUE Udal Musika eskolatik jaso dou:

Musiki gustoko baduzu eta gure musika eskolako partaide ixan nahi baduzu Ekainan 20 an zabalduko dou 2020-2021 ikasturterako KANPO MATRIKULAZIÑOI . Anima !!!!!!

Informaziñoi gehixa :
unanuemusikaeskola@gmail.com
– 946134063 telefono zenbakxian
-Idazkaritzan : astelehena – eguaztena- baixaku 10:00-12-00 Martitzena- eguena: 16:00- 18:00
Etorri eta gozatu musikiaz , esku bete aukera dakazu zuei eskeintzeko .

UR KIROL UDALEKUK (2006-2012 ko ikaslintzako) aurten be bai!!

Mezo hau jaso dou:

Udako planak antolatzen hasi zaze? KOASTAko lan taldi buru belarri da lanin uda honetan zerbitzurik onena eskaini eta segurtasun neurri guztixak bermatzeko. Aste honetan hondartzen erabilleri erregulatziaz batea jakiñarazi dosku gure zerbitzuk hondartzatik emoteko aukeri eukiko douela. Beraz, UR KIROL UDALEKUK aurrea duz aurten be! Dakixuen latxeik, COVID 19 dala ta, kutsadurak saihesteko segurtasun protokoluk egokitu behar ixan dou gure zerbitzu guztixeta, batxe UR KIROL UDALEKUTAn etxen douen jarduereta. Neurri hauei jarratxuaz, ERRESERBA prozesu eta guraso baimenak siñatzik, besteak beste, modu telematikun eingo douz (www.koasta.eus).

UNANUE UDAL MUSIKA ESKOLAko arreta zerbitzu martxan osteabe!

Idatzi hau jaso dou UNANUE UDAL MUSIKA ESKOLATIK:

Kaixo guztioi ;
Datorren Ekainaren 1etik aurrera , berriro ere idazkaritzako aurrez aurreko arreta zerbitzua jarriko dugu martxan.Daukagun salbuespen egoera dela eta , zentrura sartu ahal izateko  araudi bat aurkituko duzue sarreran. Arau hoiek honakoak izango dira :
.  BANA BANAN SARTU  . ESKUAK GELAREKIN GARBITU SARTU AURRETIK. MASKARILA DERRIGORREZKOA DA ZENTRURA SARTZEKO . LURREKO SEGURTASUN MARRAK ERRESPETATU.
Aurrerantzean eta inolako egoera aldaketarik ezean , honako hau  izango da gure lan ordutegia :
ASTELEHENA :  10.00-12.00ASTEARTEA:     16.00-18.00ASTEAZKENA :  10.00-12.00OSTEGUNA:       16.00-18.00OSTIRALA :        10.00-12.00
Besterik gabe , 
Idazkaritza