Apirilak 10 (domeki) BOST TEILATU aurkezpen solasaldixe RAUL BARRERASeaz!

BOST TEILATU filme ikusteko aukeri eukikou Apirilak 10 in Kofrai Zaharreko 2. pisun arratsaldeko 6 retan. Udalbiltzan “Geuretik Sortuak” proiektun parte hartu dau Ondarruko Udalak eta bide horretatik dator herrire zuzendari ezbardiñak eindako BOST TEILATU filme.

Sarrerak doakuk ixango diz 15 urtetik gorakuntzako, horretako Turismo bulegun jaso ahal ixango diz apirilak 7 arte, aforu bete arte. Gehienez 2 gonbidapen jaso ahalko diz pertsonako.

2022 ko BOGA MARTXI!

Aurtengo BOGA martxi apirilan 24 an eingo da eta antolakuntzi beti lez Zubi-Zahar herri ikastolik eta AURRERA mendi taldin eskutik ixango da. Aldaketa bateaz dator aurtengo BOGA martxi, ezta eongo ibilbide luzeik ohitxute gazen latxeik, beraz badakixue edo ibilbide txikixe (11 kilometroku) edo ibilbide motza (22,5 kilometroku). Ixenak emoteko: boga.aurreramt.org edo martxi hasi baño ordubete lenaua.

Hamen da 22. KORRIKA

Lau egun barru hasiko da 22. KORRIKA Amurrixon eta herri guztixetan motorrak berotzen hasitxe daz noiz pasako zain. Ondarrure apirilak 7 xan illuntzin allako da ta hau dana aurrea eruteko hainbat bihar etxen dabil herriko KORRIKA batzordi: konturatuko ziñen honezkeo herriko paetak ongi etorrirako prestatu dotxuela, erakusketa aretun KORRIKA DENDI zabaldu dala, Korrika txikixe be prestaten dazela herriko ikastetxik, herriko elkartik be kilometruk erosten dazela… ika ika ika, hamen dator KORRIKA!

Guk petu be erosi dou, zeuk?

Martxoak 28 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin, ARTE Y CIENCIA TRAS EL SUDOKU

Beste hitzaldi interesgarri bat eukikou ongo astelehenin aarratsaldeko 6:30 xetatik aurrea Beikozinin Zientziaren giltzak elkartin eskutik. Jolasa, denborapasa… ero zeoze gexa, hori aztertuko dau MARIA MERINO MAESTRE matematikaxak. Badakixue berta ezin bazaze hurreatu badala youtubetik ikusteko aukeri: htp//zientziarengiltzak.org helbidin. Oso gai interesgarrixe, hurreatu entzutea!