Euskaraldiko Ondarroako Herri BatzordIk billera iraixe antolatu dau herriko norbanako zein eragilitako ordezkarixantzat: Irailan 27 xan, martitzena, 19:00etan Kofradia Zaharrin. Gogoratu aurtengo EUSKARALDIXE Azarun 18 txik Abendun 2 re ixango dala, prest zaze Belarriprest edo Ahobizi ixateko? GU BAI!
Unanue udal musika eskolako eskeintzi ez da gaztintzako bakarrik, helduontzako be atik zabalik daz, hamen eskeintzen doskun latxeik. Edozein informaziñoi nahi ixan ezkeo hurreatu berta edo deitxu kartelin agertzen dan telefonure.
Egune hurreatzen du eta onezkeo igoeran parte hartzea duzenak entrenamentuk gogortzen jungo diz. Urtetik urtea parte hartzalle kopuru handitzen jun dan probi ixan da, malli be hobetzen junde, ta ikusle kopuruk be goruntz eindau. Ondarruko Gaztetxik eta Aurrera mendi taldik antolatutako mendi igoerik kanpun be fami hartu dau, ia aurten be espektakulo ona ikusten douen.
Iraille kirol emanaldiz beteta eukitxen dou, iraillan 24 rako adibidez ONDARRU-LEKITTO VI. kostaldeko lasterketi antolatu dabe. 16 kilometroko ibilbidi eingo dau eta irteeri arratsaldeko 5 etan ixango da Itxas aurre plazatik.
Beste urte batez Udalak Liburuen amuak ekimena eskeintzen dosku irakurti gustoku douenontzat. Zer ezaugarri dauke? Bost liburu proposatu dotxuez jendartin komentateko, bost hillabetitako (urria, azaru, otsaille, martxoa eta maiatza) azkan zapatutan goxeko 10 etatik 12 xak bittartin, Udal liburutegixan batuko diz Joxemari Urteagak zuzendute. Hasteko, Eider Rodriguezen ERAIKUNTZARAKO MATERIALA liburu ixango da lelengoko, urrixak 29xan. Idazli bertan eongo dala baieztatu dabe. Lotsak etxin laga eta anima!
Udiai azkanak emoten gabiz danok eta ahal douen neurrixan lasaitxasun apur bat eskertzen da, toki zoragarrixin eta doinu ederrai esker. Ongoxe baixakun illuntzeko 9 etatik aurrea eta egueldixak laguntzen badau, BIZKAIBLUES en kontzertuaz gozatukou Saturrango hondartzan. Enbidu botata lagaten dotzuau!
Irailan 17 xan Senegaldar jaxe ospatuko da Ondarrun, Itsasaurren plazan. Etxe barrun, ezker eskuma bixi gaz, asko gaz alkarreaz biharra etxen douenok, tallerretan, portun, itsosun… ta hain urrin eta hain aparte sentiuten gaz alda batea. Gure lankidik, Moussa , Lamin, Abdoulaye, Idrissa, Mamadou, Ousmane … deitzen diz, eureak esaten dabe gu zurixak eigaz eta eurak morenuk eidiz, bañe danok izerdi bardiñe botaten dou. Zeatxik ez dakiau alkarren barri? Irailak 17 xan, euran janaxak ezautzeko aukeri eukikou, zelako musiki gustoku daben, eurakin egoteko eta egun ederra pasateko hitzordu ixango da. Hurreatu zeuek be jaire!
Nahiz eta telebistak ta karrerako zuzendaritzik albo batea beatu daben, argi geatu de gaur karreri ze lurretatik ibili dan. Ikurriñak, Nafarruko erresumin ikurrak, presun aldeko banderolak… GUK, GEURI!
Bixar eguerdixan Españiko itzulixe (bizikleta karreri) gure herritxik pasako da ta hori dala ta 13:30 tan Astilleruko geltoki parin batzeko deixe eindabe. Etxin dakauzen ikurriñak, presun aldeko banderolak… dakazuena erun. Kirolzalik bagaz bañe GUK, ARGI DAKAU, GUK GEURE KOLORIK MATXE DOUZ! ONDARRU EZ DA ESPAÑI! eta karreri herritxik pasatzerakun hori aldarrikatukou!