Liburuen amuak 2022-2023

Beste urte batez Udalak Liburuen amuak ekimena eskeintzen dosku irakurti gustoku douenontzat. Zer ezaugarri dauke? Bost liburu proposatu dotxuez jendartin komentateko, bost hillabetitako (urria, azaru, otsaille, martxoa eta maiatza) azkan zapatutan goxeko 10 etatik 12 xak bittartin, Udal liburutegixan batuko diz Joxemari Urteagak zuzendute. Hasteko, Eider Rodriguezen ERAIKUNTZARAKO MATERIALA liburu ixango da lelengoko, urrixak 29xan. Idazli bertan eongo dala baieztatu dabe. Lotsak etxin laga eta anima!

Irailak 17 (zapatu) SENEGALdarran jaxe!

Irailan 17 xan Senegaldar jaxe ospatuko da Ondarrun, Itsasaurren plazan. Etxe barrun, ezker eskuma bixi gaz, asko gaz alkarreaz biharra etxen douenok, tallerretan, portun, itsosun… ta hain urrin eta hain aparte sentiuten gaz alda batea. Gure lankidik, Moussa , Lamin, Abdoulaye, Idrissa, Mamadou, Ousmane … deitzen diz, eureak esaten dabe gu zurixak eigaz eta eurak morenuk eidiz, bañe danok izerdi bardiñe botaten dou. Zeatxik ez dakiau alkarren barri? Irailak 17 xan, euran janaxak ezautzeko aukeri eukikou, zelako musiki gustoku daben, eurakin egoteko eta egun ederra pasateko hitzordu ixango da. Hurreatu zeuek be jaire!

Geure artin bixi de, guazen alkar ezautzea!

Abuztuak 24 (eguaztena) Guk argi dakau, INDEPENDENTZIA! Astilleruko geltokixan batuko gaz!

Bixar eguerdixan Españiko itzulixe (bizikleta karreri) gure herritxik pasako da ta hori dala ta 13:30 tan Astilleruko geltoki parin batzeko deixe eindabe. Etxin dakauzen ikurriñak, presun aldeko banderolak… dakazuena erun. Kirolzalik bagaz bañe GUK, ARGI DAKAU, GUK GEURE KOLORIK MATXE DOUZ! ONDARRU EZ DA ESPAÑI! eta karreri herritxik pasatzerakun hori aldarrikatukou!