Honek diz asteburu honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERAko talde desberdiñak jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Honek diz asteburu honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERAko talde desberdiñak jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Gaur hasi eta abenduak 2 rarte iraungo dau aurtengo EUSKARALDIXAK. Kartelak esaten daben morun, ONDARRUN EUSKERAZ BIXI GAZ, urte guztin! Gure gurasuk lagazkun altxorra babesti tokaten gasku guri ta ondorenguai lekuku pasa bitzau, horretan gabiz. Ixan AHOBIZI edo BELARRIPREST beti EUSKERAZ!


Ta ze hobeto EUSKARALDIXAI hasieri emoteko barre algarak batzuk baño, gaur arratsaldeko 7 retan Kofrai zaharrin bakarrizketa umoretsu NEREA ARRIOLAren ahotik.

Jode, urtik zelan pasaten dizen, atzo zalakun, danok be gaztia giñan. Gogoratzen zaze Gaztetxe zarran ingurun kamaraz betetako goxaldik, herri erdixe aktore lanak etxen, mozorrotute… ba hori dana gogoratzeko hainbat ekimen prestatu dotxue orduko gaztik, gaurko beteranuk! Hasteko ANABASA pelikulin inguruko erakusketa bat antolatu dabe Udaleko erakusketa arteun hillan 18 txik 27 re. Sasoi hartako argazkixak, gidoi, kartelak, erropak.. eongo diz ikusgai.

Azaroak 19 (zapatu) ANABASA EREMUA pelikulin proiekziñoi eongo da frontoin arratsaldeko 7:30 tan eta gero 9 xak aldin THE GOMINOLSen kontzertu Jai Braianen,

Urteurrena dala eta sare sozialetan be hartu dau leku ANABASA EREMUAk, facebook, instagram… daz sasoi horretako argazkixak eta abar izeitxen
https://instagram.com/anabasaeremua?igshid=YmMyMTA2M2Y=




Argazkixak: Yolanda Eizagirre
EUSKARALDIxe ate joka dakau (Azaroak 18 txik Abendun 2arte) eta hori kontutan hartute, herrixan egitarau potolo bat prestatu dau EUSKARALDIko herriko batzordik; jolasak, antzerkixe, zini, liburu irakurketi, hitzaldixe… aukera zabala eukikou ikusi eta parte hartzeko.

Aurten iñoizko parte hartzaille kopuru handixenak emon dau ixena herrixan EUSKARALDIrako daneta 2668 lagunek, aurreko aldin baño 1300 lagun gexauak.
*TXAPAK,Turismo Bulegun daz eskuragarri ixena emon dozuenontzat.

Arin ibili zeinke sarrerak hartzeko sasoin, atzanetan eidaz eta. MAKETOEN IRAULTZA lana aurkeztea datoz Azaroak 26 an gabeko 10 etatik aurrea. Sarrerak on-line eskuratu zeinkez (beti be amaitzen ez badiz), Atzana popa ustel.

Ongo asteburun, partido bakarra jokatuko da Zaldupe udal futbol zelaxan. Guazen AURRERAko gaztik animatea, Aupa AURRERA TRA KA TRA!

Unanue udal musika eskolatik bixalduzku Azarun tzir eingo dotxuen musika jardunaldixan esku orrixe. Badakixue, musiki gustoku badozue, ezin zeinke galdu emanaldi desbardiñak!

Musikerun egune hurreatzen du eta onezkeo ezagutu arazi dabe herrixan egun horren ingurun eingo daben ekintzan egitarau. Ondarrutarrok beti euki dou fami abeslai eta soinu jotzalle onana, beraz egun aproposa dakau SANTA ZEZILI egune ospatzeko.

Honek diz asteburu honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERA K.E. talde desberdiñak jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Liburu barri baten aurkezpena eukikou datorren zapatun eguerdiko 12 xetan ZURRUMURRU liburu dendan. JON ARRIZABALAGA GONZALEZek idatzitxaku, ALEMANAREN MAMUA izenburu daukena. Liburu oso hurreku eingo gasku, bai kokalekuz eta baitte be gaixan ingurun. Markiñar zahar askok ezagutu ben Aleman baten histoixa hurbilleku….ta gexa jakin nahi ezkeo, jun entzun eta erosi liburu.
