Kirolan ingurun herrixan baten batek azterketa sakona ein badau IÑAKI BEITIA ixan da, ta eindako lanan emaitze, udal erakusketa aretun zabalduko daben erakusketi ixango da. Ondarroako kirolaren leihoa jarraitzen dabenak jakiñin daz, arraune ixan, futbola, saski baloi, aringaingi, mendi lasterketak…beti albun dabillela, albistik jasotzen, argazkixak ataten, kirolan memoixi lantzen. Merezi dau berak eindako biharra ezautzi. Azpixan dakazue erakusketako ordutegixak, emon bueltatxo bat!
Aurkeztu dabe aurtengo DINAMARTXI (Uztailak 1) ta jenti bizikletak armaxutik ataten hasi de daneako. Urtin tzir nun danik be ez dakixenak ta on Marino Lejarretan kamiseti jantzixe ikusten douz, beste batek bizikleta elektrikun ei dule bera be esan dosku, bizikleteroz de postal deitzen dotzau guk.
Bueno, aurtengo DINAMARTXA juteko baldintzak azpixan dakazue, nun eta noiz emon ixenak, zemat ordaindu birdan, noiz sartu birdizen bizikletak kamioin….
Mendizalin atalin be aholkuk emon dotxue, LAGUNTZALLIN BEHARRA premiñazku de, bolondresak birdiz! mendi martxi aurrea eruteko.
Antolatzallik gogoratu dabe, DINAMARTXI EZ DALA KARRERA BAT, bai mendiz bai bizikletaz danak osoik alla birdizela herrire, lagun arteko erronka bat baño ez dalako. Ta atzanengoko aholku, entrena baik, ETXIN geatu! bestiok GOZATU!
Ondarru beti ixan da abeslai onan sorleku eta AMAIA eta URRUTXE diz adibideik argixena. Ata daben kartelak esaten daben latxeik: Euskal kulturgintzan sutsuki aritutako bi abeskariren ibilbidea, ekarpena eta ekina omenduz, esker ona emoteko omenaldi kontzertu antolatu dabe Andra Mari elixan ekainak 10 eako (zapatu) arratsaldeko 7 retatik aurrea, KANTUZ ARI…BIZI KANTARI lelopin. Kantaize abesbatza, Unanue kamara korala, Kresala kultur elkarti, bakarlariak orkestra ixango diz parte hartuko daben taldik. Hurreatu zeu be babesa emotea entzule lez, gu han eongo gaz!
DENA taldik parentesis bat etxi pentsa dau beran ibilbidin (geldialdi bat eukiko dau) ta hori ospatzeko kontzertu antolatu dau ekainan 17 xan Ondarruko Gaztetxin Bananas eta Etxekalte taldikin batea. Sarrerak ANAITASUNA tabernan salgai daz 5 euron trukin. Bixkor ibili eskuratzeko.
Ondarroa BHI-k Zientzia eta Teknologiako 3.Ediziñoi antolatu dau, eta hitzaldi eta tailerrez osatutako egitaraua prestatu dabe. Eguaztenin [maiatzak 31], teknologia eta kirolan inguruko saiu eta dronan tailerra gauzatuko diz. Eguenin [ekainak 1], emakumeak eta igeriketa, karabinadun tiroa eta 3D inprimagailuei buruzko hitzaldixak egongo diz. Baixakun [ekainak 2], osteabe, teknologia eta musika, moto student eta teknologia eta eskalada landuko diz saio ezberdinetan.
Antolakuntzatik aipatu dabenez “bi arlo hauetako ikaslin griñe sustateko helburu dauke ekimen honek eta ediziñoi honetan ekintza ezberdinak streaming bidez jarraitu ahal ixango diz.”
Honek diz astebukaera honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERA K. E. talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!
Astelehenetik, maiatzaren 15a, hau barne eta maiatzan 26 arte Udaberriko Entzunaldixak eukiko douz musika eskolako areto nagusixan eta kofradia zaharreko 2. pisuko aretun .
Animatu eta etorri etxeko artistak ikusi eta entzutea!!!!