Iñoiz ez dala berandu esaeriai jamon eiñaz enbidu botazku 45 urtetik gorako emakumezkuai. ANDRAK ERRAMUTAN ekimena martxan ipintxeko billeri antolatu dabe Irailak 12 rako Etxelilan. Nahizu ERRAMUTAN ikasi? Bi bidar pentsa baik, etorri zeu be batzarrea!
Honek diz asteburo honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERAko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!
Os animais a aprender nuestro idioma? A.E.K. es una organizacion que se dedica a dar cursos de euskera. En nuestra comarca(Lea_Artibai) tiene centros en todos los pueblos, Ondarroa, Lekeitio,y Markina -Xemein. Acercate a sus locales, preguntales sobre cualquier duda que tengas. A.E.K. a tu lado, para llegar lejos!
Ezautzezue baten bat Euskeri ikasi edo landu nahi dabena? Hamen dakazue 2023/2024 rako Lea_Artibaiko A.E.K.k ata daben ikastarun kartela. Ze eratako ikastaruk emongo daben, zelako taldintzako, online ikastaruk, noiz eta nun ahal dan matrikula, diru laguntzak eukiko dozuenok noa bideratu…. EUSKARA HURBIL, ZU URRUN KELTZEKO leluaz! Emon ixena edo anima dudan dan edozein!
Hauxe zabaldu dabe TONTORRAMENDIko igoera bertikaleko antolatzallik:
Ez zenuten pentsako lotan geuazenik! Bagatoz X. Tontorramendiko Igoeriaz. Aurtengu berezixe ixangora, 2023ko irailan 23e apunta zuen agendan, ez zaze damutuko! Lehenengo karreri eta gero gerokuk! Laster informazinoi eta sorpresa gexa.
Abuztuak 30 etik irailan 10ea, Jon Iñaki Laka “Trontxo” margolaxan ‘Kolore txipriztinak’ erakusketi egongo da Udal Erakusketa Aretoan, Luterlen eskutik.
Erakusketa gelin ordutegixe: Astelehenetik baixakure, arratsaldetan 18:30-21:00 ta. Zapatu eta jai egunetan, goxetan 12:00-14:00 eta arratsaldetan 18:30-21:00.
Uztailan 3 an TOURe herritxik pasako da ta hori dala ta koloreztatu daigun gure balkoik eta leihuk gure ikurraz!! Herri bat gazelako eta erabakitxeko eskubidi dakauelako, ipini IKURRIÑE danan bistan. Ta ez badakazu ikurriñik etxin eskuratu KURIKE dendan bost euron trukin.
Frantziako Tourre Ondarrutik pasako da uztailan 3an, astelehena, Zornotza eta Baiona batuko daben etapan. Hori dala ta, hainbat neurri hartu beharko diz egun horretarako, antolatzailin aginduz. Azpixan azaltzen diz egun horretan herrixan egongo dizen mozketak. Adi egon!