ONDARROA-ONDARROA, MENDI MARTXA. Hasi beroketa ariketak egiten

2011ko apirilaren 3an, domeka
Ondarroako Zubi Zahar ikastolatik abiatuta,
BOGA! MENDI MARTXA, Aurrera Mendi Taldearen eskutik.
ONDARROA-ONDARROA/ EUSKAL HERRIKO IRAUPEN IBILALDIEN ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA
Boga mendi martxa, Aurrera Mendi Taldeak antolatu duen mendi irteera bat da. Berau, apirilaren 3an izango da eta hiru ibilbide izango ditu adin zein forma fisiko ezberdinak dituen jendeak parte hartu dezan:
IBILBIDE LUZEA
Luzera 54 km.
Desnibela 2400 m.
Iraupena 13 ordu 30 min.(GGB)
Irteera 6:00etan
IBILBIDE MOTZA
Luzera 21 km.
Desnibela 800 m.
Iraupena 5 ordu 30 min.(GGB)
Irteera 8:00etan
IBILBIDE TXIKIA
Luzera 9 km.
Desnibela 400 m.
Iraupena 3 ordu 30 min.(GGB)
Irteera 10:00etan
Martxa honek, hainbat helburu desberdin ditu baina garrantzitsuenak bi direla esango genuke. Lehena, hurbiltzen diren mendigoizale guztiek Ondarroa inguruko paisaiak eta toki bereziak ikustea eta ezagutzea mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztientzako jaialdi bat ospatzea eta haur zein nerabeei mendiak duen ezaugarri positiboak erakustea.
Mendi martxa honi BOGA! deitu diote, Ibilaldia 2011ri omenalditxoa eginaz. Horretaz gain, ibilaldia 2011ko antolatzaileak eurak be zuzeneko laguntzaileak izango dira mendi martxa honetan.
Bukatzeko, gonbidapena zabaldu nahi dizuegu egun pasa egin nahi duzuen familia guztiei eta mendian denbora bat igaro nahi duen orori.
Informazio gehiago beheko helbide honetan:

euskal herrian euskarazek antolaturiko manifara ONDARROAtik

Apuntatzeko tokiak : anaitasuna ta kulixka

irteera: 3,30 zaldupeko zubi ondoan.

 Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta Donostian egingo dugun manifestazio nazionalean parte hartzera deitzen ditugu euskaldun eta euskaltzale guztiak. “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe” izan nahi eta behar dugula aldarrikatu behar dugu. Euskaldun guztiek deialdiarekin bat egiteko aukera dute hurrengo manifestuari babesa emanez. Egun horretan, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeaz gain, bildutako euskaltzaleok Jose Luis Alvarez Enparantzari, Txillardegiri, merezitako omenaldia egingo diogu ekitaldian. EHEren sortzaileetako bat izateaz gain, herri euskaldunaren aldeko mugimenduan eta euskalgintzan erreferente handia dugu Txillardegi. Urteetan erakutsitako borrokarako grinaren eta konpromiso irmoaren aurrean merezitako omenaldia egingo diogu. Zatoz!

EUSKAL MEMORIAren hitzaldia ONDARROAN

Bihar asteazkena urtarrilak 9 eta kofradia zaharrean arratsaldeko 7terdietan EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAk hitzaldi bat eskainiko du. Bertan JOXEAN AGIRREk hitz egingo du, eta Euskal memoria 1960-2010 seme-alabak liburuaren berri emango du.Bide batez, zapatuan, Alamedan,Euskal memoriaren babesle izateko txartelen mahaia be egongo da eguerdian.

SANTA AGEDA BEZPERA ONDARROAn

Urtero lez, otsailak 4ean Santa Agueda bezpera ospatzen da ONDARROAn. Eskuetan makilak txiliñak eskegita eta lepoan zapiak jantzirik, auzoz auzo ibiltzen dira herritarrak koplak abesten, bitartean diru laguntza batzen da, beti be (gure kasuan) espetxeetan dauden herritarren beharrak asetzeko(egunkariak ordaindu, bidaietarako, …).

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Dagoeneko hasi dira kalera irtetzeko prestatzen eta animatzen bazarete, ONDARROAKO UXOLA ELKARTEAN  (Txokoan) entsaioak egiten hastera doaz.  ANIMATU eta prestatu kalera irtetzeko abestera.