Kulturi eta kirolak
IBILALDI KULTURALAren barnean kontzertua ONDARRUN
Urtarrilaren 15 zapatuan eskainiko du zuzeneko emanaldia Kafe Antzokian,ANJE DUHALDEk.Gaueko 22:30ean, Ibilaldi Kulturalaren barruan. Sarrerak aurresalmentan 6 euroan daude, Zurrumurrun, Kafe Antzokian eta Ibilaldiko dendan. Txarteldegian 8 euroan egongo dira.Kontzertuaren asmoa zuzenean grabatzea da
RADIXU IRRATI Libreak 20 urte bete ditu, ZORIONAK
Ondarroako Historia zaleek euren 10.urteurrena dela eta atera duten bideoa.
Klikatu hemen: http://player.vimeo.com/video/18363249
2011ko BOGAren lehenengo ekitaldia LEKEITION, urtarrillaren 7an
ONDARROAKO HISTORIAZALEEN URTEKARIA 2010
Dagoeneko kalean da,aurtengo urtekaria. 10 eurotan, eta Irkaitz, Idiakez, Zurru-murru, Garoa eta Urrosolo dendetan daude salgai. Aurtengo berrikuntzarik eta aipagarriena, izenean datza. HONDARROA, eta ez ONDARROA orain arte bezala. Barnean azaltzen da,aldaketaren zergatia. Oso interesgarria izango delakoan, gonbidatzen gaituzte, bera irakurkea. Eta hala egingo dugu.
Xabier Leteri esker onez, Ondarroa arrantzale herriak
1973ko negua benetan tragikoa izan zen. Aita batek 16 urteko semea olatu artean hondoratzen ikusi zuen. Handik hilabetera, seme batek ikusi zuen itsasoa aita irensten.
Agur, Xabier. Zeure heriotzaren ondoren ez zaizu falta goraipamen eta esker onik hor eta hemen. Ondo merezitakoak, gainera.
Irakurri dituzu, Xabier, Jesux Maria Irazu bertsolariak «Argia» aldizkarian eskaini dizkizun bertsoak? «…Itsasontzia badoa olatueri musuka/ ongi-etorria zeinek egina izango duzu-ta» bertsoak ez al dizu gogorarazi Ondarroako arrantzaleei eskaini zenien «Atako Bandan» olerki sakon bezain minberatua?
Ondarroa arrantzale herriak maiz -maizegi zoritxarrez- sufritu izan du bere semeak itsasoaren olatuekin borrokan galtzerakoan. Baina 1973ko negua egiatan tragikoa izan zen. Aita batek -etorkina berau- 16 urteko semea ekaitzaren olatu artean hondoratzen ikusi zuen. Handik hilabetera, seme batek amorruz eta ezinez ikusi zuen itsasoa bere aita irensten.
Zu, Xabier, izan zinen ahotsa eman zeniona aita erdi erotu hari: «Nik banuen seme bat, nik banuen lore bat/ orain betirako hila!/ Biok etorri ginen lurralde urrunetatik/ ogibidearen bila./ Itsaso gogor hontara iritsi ginen eguna/ madarikatu dedila./ Madarikatu dedila indarraren indarra,/ mila bider gogaikarri lanez lehertu beharra,/ itsaso kupidagabe, gaizto eta zakarra,/ hik eragiten baitiguk oihua eta negarra».
Baita ahotsa eman zenion bere aita olatuen artean urperatzen ikusi zuen seme minberatuari ere: «Itsaso bihotz gogor madarikatua,/ errukirik gabeko pizti erratua,/ nere aita jatorra didak lapurtua,/ bortxakeriz eraman ta urperatua./ Itsasoa, itsaso lapur erailea,/ gure gizon jatorren menperatzailea./ Izadiaren indar bihotz gabea,/ pizti ikaragarri bizitzen jabea».
Itsas tragedia hartan partaide izan ziren arrantzaleen emazte eta ama, itsasoa, arrantza-ontziko patroi eta jabeari ere ahotsa maisutasunez eman zenien zure olerkian, bakoitzari zegokion erantzukizuna salatuz.
Arrantzale herriari zegokion beste atal bat gehitu ondoren, Gotzon Aulestia ondarroarrak jarri zion musika. Eta Jon Oñatibia oiartzuarrak koreografia «Arrantzale Herria»-ri zegokion amaierako atalari.
Geroztikan ikuskizun zirraragarri hura Ondarroako Kresala kultur elkartean bildu ginen 100 bat ondarroarrek (tartean genituen mutrikuar abeslari batzuk ere) eskaini genuen Euskal Herriko hainbat antzoki, frontoi, enparantzatan. Baita elizetan ere.
Han eta hemen jaso genituen txalo zaparradak zuri, Xabier, eskaintzen dizkizugu, zure omenez eta gure esker onez.
Ziur gaude ongietorria eman dizutenen artean han egon direla zuk bizia eman eta ahotsa eman zenien bi arrantzale gaixo haiek. Baita mundu zabaleko itsasoetan galdu izan diren beste arrantzale guztiak ere.
«Biziagatik bizia arriskatzen duten» arrantzale kementsuen borroka eta heriotza olerki hunkigarri batean betiko zizelkatuta utzi diguna zeu izan zara, Xabier!
Esker mila, Xabier, arrantzale herriari jarein diguzun opariagatik.
Javier Rodriguez Solabarrieta Ondarrroako Kresala kultur elkartea
ZORIONAK eta URTE BERRI ON BOGA IBILALDIA 2011 ONDARROAn
ONDARROAKO HISTORIAZALEAK, bere 10. urteurrena ospatzen.
ONDARROAN, NKNren lanak ikusgai, udal erakusketa aretoan.
24 urte daroaz Nekane Akarregi Amutxastegik (Ondarroa, 1966) «paper eta tinta artean». Arte Ederrak ikasten zegoela hasi zen bere lehenengo sormen lanak kaleratzen, eta horretan jarraitzen du. AEK-ren irudi sortzailea izan zen zazpi urtez, gero Euskaldunon Egunkariarentzako egin izan zuen lana Bol & Eri enpresa sortuta Lore Bengoetxea kazetariagaz batera. Eta 2003tik hona Hitza egunkarian lehenengo, eta gero 11barri euskarazko komunikazio enpresan dihardu. Hortik kanpo, Ondarroako era guztietako mugimendu eta taldeekin jardun izan du elkarlanean.
Hain zuzen be, herriko talde horien aldetik etorri zaio bere sormen lanen erakusketa egiteko gonbitea. Bariku honetan zabalduko dute eta hilaren 19ra arte egongo da ikusgai.
![cartelOndarru[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/cartelondarru1.jpg?w=636&h=900)
![anje4-198x300[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/anje4-198x30011.jpg?w=636)

![egita[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/egita1.jpg?w=636)

![inurrategi[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/inurrategi1.jpg?w=636)

![enrique-lopez-suarez-artwork-large-42666[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2010/12/enrique-lopez-suarez-artwork-large-426661.jpg?w=636)
![kartelamailing[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2010/12/kartelamailing1.jpg?w=636)
![kartela_10U_copia[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2010/12/kartela_10u_copia1.jpg?w=636)

