SANTA AGEDA bezpera ONDARRUN

Datorren otsailaren 5ean, Santa Ageda eguna dugu, eta 4an haren bezpera, eta ohiturak agintzen duen legez, euskaldunok lurra esnatzera aterako gara, egunak luzatu eta udabarria datorrela eskatzen, makilak astinduaz eta koplak kantatuaz.
Urtero legez, ondarrutar preso eta iheslarien senideak eta lagunak ere kalera aterako gara Santa Ageda bezperan, geu ere santaeskean eta urteroko koplekin, hemen azpian irakurriko dituzuenak. Halandabe, norbaitek KOPLA BERRIAK IDATZI NAHI BADITU bidali eindaigunbidi.blogspot.com-era edo Ein Daigun Bidi!ko lagunei eman, eta aurtengo “errepertorioan” sartuko ditugu. Eskerrik asko aldez aurretik.
Kantarien entsaioak ere datorren astean izango dira Txokoan, egun bitan eta iluntzean, eta kantuzale guztiok gonbidatuta zaudete gurekin etortzera.
Beraz, badakizue: hasi eztarriak eta makilak berotzen! EUP!

SANTA AGEDA BEZPERAKO KOPLAK • “EIN DAIGUN BIDI”

Santa Agedak sufritu zuen
Tortura eta kartzela
Esan liteke garai hartako
Egoeran gagozela
Etsaiak nola hil zuten bera
Fedea medio zela
Herri zahar honen fedea dugu
Agedarena bezela.

Bihotz barrengo karraxia zen
Agedaren abestia
Bere fedea azalduz beti
Nahiz odoletan bustia.
Herri zapaldu batek ez dakar
Kanta goxo ta eztia:
Aho batean eskatzen dugu
Gudarien AMNISTIA!

Izar gidari paregabeak
Zarete zeru beltzean
Nondik ta nora jo badakigu
Dizdira hori heltzean.
Nahiz espetxean gordeta eduki
Hor bakardade hotzean
Zuen irudi garbia dago
Herriaren bihotzean.

Demokrazia lortu ta gero
Ez ote goaz atzera?
Abertzaleak hartzen gaituzte
Kriminal arrunt antzera
Ohitura zahar hau dela medio
Kantuz gatoz eskatzera:
Errefuxiatu, deportatu eta
Preso guztiak ETXERA! (berriro)

NON SERVIUM + NCK zapatun ONDARRUKO Kafe Antzokixan


Non Servium taldea Euskal Herrian izango da datozen asteetan. Madriletik zuzen-zuzenean punk Oi! doinuak. Aurretik Ondarruko NCK (Night Crazy Kids) punk-oi! talde gazteak girotuko du publikoa.

1997. urtean sortuak, Punk-Oi! musikaren erreferente zuzenak dira egun espainiar estatuan. Musika talde bat baino haratago, borroka talde bat da Non Servium: Langile arrotasunaz, arrazakeria eta faxismoaren kontrako borroka egiten dute euren kantuen bidez. BIra honetan “El Orgullo del Kaos” diskoa aurkeztuo dute.

Bi kontzertu eskainiko ditu talde Madrildarrak gurean: 27an Donostiako Doka Antzokian, eta 28an, Ondarruko Kafe Antzokian
Daneako 400 sarreratik gora saldute daz,ta kriston ambienti asegurata da Skinetun jaixin.

Zapatun Kafe Antzokixan, COBRA + WILLIS DRUMOND


Euskal Herriko eszena musikalean zeresan handia ematen ari diren bi talde indartsu izango dira zuzenean Ondarruko Kafe Antzokian.

Azken urteetan Euskal Herriko rock eskenak eman dituen talde interesgarrienetarikoak zuzenean ikusteko aukera izango dugu egun honetan. Cobra taldea “Thriller” bere lan berria aurkezten izango dugu, rock indartsua. Beraiekin batera Willis Drummond (argazkian) talde lapurtarra izango dugu. Hauek ere lan berria aurkeztuko digute, “Instanteak” (BideHuts diskoetxea) diskoa. Rock pertsonala, esanguratsua.

Zuzeneko bi pizti taula gainean.

GOVERNORS + MERY MAY Ondarruko kafe antzokixan baixakun

Governors taldea “Collage” (MKontzertua Mery May bakarlariak zabalduko du, folk rock giroko kantu eder eta biluziekin.auka Musikagintza diskoetxea) diskoa besapean duela etorriko da Ondarrura. Emanaldi berezia izanen da honakoa, non Keu Agirretxea ondarrutarrak azken kontzertua emango du Arrasateko musikoekin bere herritarren aurrean.

Kontzertua Mery May bakarlariak zabalduko du, folk rock giroko kantu eder eta biluziekin. Kontzertua gaueko 10,30an hasiko da eta urtiai amaieri emoteko atxiki ederra ixan leike.

Aurrea duz gabonetako ekitaldi kulturalak

Gerua ta gitxia falta da urti amaitzeko, eta gabonetako kultur egitarauko ekitaldixak be aurrea duz. Bixar, aguastena abenduak 28, antzerki egune ixango da Ondarrun. Bi antzezlan ikusteko aukeri eukiko dou. Bata, Antzokixan 20:00retan, Ugaitz Alegria ondarrutarran Nick Bartolo Nick Maritxu. Besti, Gaztetxin 22:00etan, 8 begi antzezlana.

Horreaz batea, egunero daz zabalik kiroldegiko umin parki eta gazteleku.

Udalak eta herriko taldik osatu daben egitarau hamentxe ahal dozue ikusi:
http://www.ondarroa.eu/es-ES/Eventos/2011/Gabonak_2011.pdf

Ta gaztetxeku hamentxe:
http://ondarrukogazteasanbladi.wordpress.com/2011/12/18/gabonak-2011-gaztetxin/

Aspertzen dana, nahi dabelako ixango da!