Radixu Irratian 48 orduk, asteburun

Dakixuen modun Radixu Irratia beran 21. urteurrena ospatzen dabil, eta ongo asteburun 48 ordutan ezta parako! Lehengo programak eta barrixak, 48 ordun radixu ez amatateko.

Brankaz zapatun ixango da, 12:00xetatik 16:00reta, eta Ein Daigun Bidi domekan,12:00xetatik 15:00eta.

Gogoratu erakusketi be zabalik dala.

Zapatun, POLOCK, Ondarruko Kafe Antzokixan

polock_horizontal.jpg


Otsailaren 11ean Pop giroak nagusituko dira Ondarruko Kafe Antzokian.

Pop doinuak lantzen ditu Polock talde gazteak, nahiz eta bestelako musika eraginak ere jaso bere akordeen artean. Azken urte hauetan guztietan zer esan handia ari dira ematen, Primavera Sound bezalako jaialdi arrakastatsuetan arituz, edo Franz Ferdinand, Mando Diao edo Starsailor bezalako taldeentzako emanaldiak zabalduz.

. “Gettin Down from the trees” diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan. 
GPS zirkuituaren barruan