Gaur hasten da gabonetako gaztetxeko egitarau. Eta hasteko, hitzaldi interesgarri bat: Drogin eragine Ondarrun 80. hamarkadatik. Hantxe ikusiko gaz.
Kulturi eta kirolak
Zapatun kalejiri OLENTZERO ta MARIDOMINGIaz ZUBI ZAHAR herri ikastolin eskutik
Baixakun, Rafa Rueda eta Xabier Montoia Antzokixan
Abenduak 23, baixaku, 22:30xetan.
Zuzen-zuzenean zirkuituaren barruan, RAFA RUEDAK eta XABIER MONTOIAK lan berriak aurkeztuko dituzte.
“Enaren geometria” da Ruedak aurkeztu berri duen lana. Habira itzuli dela esan genezake. Hegoaldera, kantuen epelera, musikari izateko hautua egin zueneko abiapuntura. Montoiak, ostera, “Montoiaren mundu miresgarria” aurkeztuko digu. Hamar urtean ezer argitaratu gabe egon eta gero, aukera ederra oholtza gainean ikusi eta gozatzeko.

Badator aurtengo urtekaria, Hondarroa 2011
Ondar ahoa, Angel Aldarondon laburmetraia
Angel Aldarondok beran etxin topatako argazkixakin ein daben pelikuli dozue hau. Kuriosu benetan!
Baixakun, “Gartxot” pelikuli Bide Oneran
Ongo baixakun “Gartxot” euskarazko pelikuli botako dabe Bide Oneran goiko zinin, atsaldeko 19:00retan eta gabeko 22:00etan. Anima eta jun ikustea! Euskerazko zini ikusi eta bultzatu!
Gabonetan, ikastaro interesgarrixak gaztetxin
Info gexa hamen: http://ondarrukogazteasanbladi.wordpress.com/
Ta udaleko gabonetako egitarau be hamen dakazue: http://www.ondarroa.eu/es-ES/Eventos/2011/Gabonak_2011.pdf
Ezta aitzakirik etxin geatzeko!
MARKINAn bertso jaialdia AMAIUR KULTUR ELKARTEAren eskutik
Urtero lez kontzesiñoi egunin eta AMAIUR KULTUR ELKARTEAk antolatuta bertso ekitaldi bikaina prestatu digute eta jendeak frontoia lepoz betez erantzun du. Bertan Maialen, Andoni, Unai, Amets, Miren ta Sustraik arratsalde pasa eder bat eskeini digute eta ondarrutar bertsozale mordo bat hurreratu gara bertara.
LAIN + HESIAN Ondarrun (Abenduak 10) zapatu ONDARRUKO kafe antzokixan
Aurrera doa Lain eta Hesian taldeek martxan jarrita kontzertu bira txikia. Bi taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte emanaldi honetan.
LAIN:
Billabonako talde gaztearen bigarren lana. Pop kitzikagarria, bizia eta iradokitzailea. Kantariak neskak izateak ematen dion berezitasunak, eta talde gisa duten ezaugarri naturalak, aparteko lekua eskaini die Euskal Herriko publikoaren artean
HESIAN:
Talde altsasuarra ere, emakume-ahotsagatik da ezaguna.
Euren laugarren lan honetan, kalitate handiko grabazioa dela medio, taldearen nortasunaren enbata aurkezten digute. Ideia gazte, aurrerazale, eta erabat jostagarri honen barrutik, bizitza duintasunaz bizitzeko gogoa azaleratzen da, etengabe. Erritmo dantzagarri bortitzak, haize-sekzioaren bultzadak eta kantariak hurbil sentiarazteko duen talentuak oso disko distiratsua aurkeztuko digute.
BONGO BOTRAKO + DJ ELEPUNTO asteazkenean (hilak 7) Ondarrun!!! KAFE ANTZOKIXAN

Udako sentsazioa izan da Bongo Botrako eta euren kantu “Ei Chipiron!” Bira luzea egin dute eta abenduan deskantsua hartuko dute. Horren aurretik, baina, Ondarrun izango ditugu. Deboraldi batean Euskal Herrian ikusteko azken aukera. Aurretik Dj Elepuntok animatuko du publikoa.
Egunero eguzkia ateratzen delako! Ei Txipiron!!!! Ondarrun ikusiko gara! Nun hobe ba!!!







