Kulturi eta kirolak
Zapatun ONDARROAKO liburutegixan IRAKURLE KLUBA
LOS ROMANES (TRIBUTE RAMONES) + BASAKI zapatun Ondarroako Kafe Antzokian
Kataluniatik datorkigu LOS ROMANES musika taldea. Pixkanaka-pixkanaka lekutxoa egiten ari dira bertsio taldeen merkatu indartsuan. Horren lekuko, Ondarroatik pasatu aurretik, Viña-Rock-en egongo dira. Ramones mitikoen abestiak bertsionatzen dituzte.Eurekin batera, aurtengo Ibilaldiko kantua egin duen BASAKI taldea.
Radixu tximistik jota!
RADIXU IRRATIAREN PRENTSA-OHARRA:
Ostiral iluntzean, elizatik hurbil, tximista bat jausi zela-ta, Ondarroako RADIXU IRRATIAren tresneria kaltetuta suertatu zen. Zoritxarrez, kalteak emisioa etentzea dakar, beraz, aste batzuetan RADIXU IRRATIAren irratsaioek ezingo dute bete beraien entzuleekin duten hitzordua. Barkatu eragozpenak, ahal den azkarren konpontzen saiatuko gara.
Plaiko zubixan 85 urteurrena
Ondarruko historiazalik Plaiko Zubixan urteurrena ospatu dabe gaur, dantza, kanta eta bertso artin. Aldarrikapeneako tarteik be ezta faltan egon: zubixan egiturak ugarrak janda daz, eta konpontzeko eskatzeko sinadura bilketi hasi dabe. Erakusketi beste bi egun egongo da zabalik Erakusketa Aretun, eta bertan eukiko dozue sinatzeko aukeri. Behin, OHZk gaur irakurri daben testu eta argazkixak.
Plaiko Zubixak 85 urte bete ditu. Hamarkada hauetan gauza asko ikusi ditu bertatik pasatzen: Mende hasierako turistak, Gerra Zibileko soldaduak, ordaindu gabe pasatu nahi zuten haur bihurriak, hondartzaren aldeko manifestazioak… Bere ingurua aldatzen ere ikusi du: alamedaren konponketak, plai txikiaren desagerpena, Kalatrabaren zubi berria… Urteak joan eta urteak etorri, Ondarroa aldatzen joan da; baina plaiko zubixe beti hortxe egon da, denboraren joanari eusten. Ez du meritu makala, hainbeste urte zutik iraun du eta.
Baina denborak denoi eragiten digu, eta zubiak ere bere burdinak ugartzen eta egurrak zulatzen ikusi ditu. Horregatik poztu ginen hainbeste zubia konpondu behar zutela esan zutenean. Behingoz, gure herriko altxor ederrenetarikoak merezi zuen tratua jasoko zuen. Udalari ere idatzi genion, zorionak ematen. A zelako atsekabea hartu genuen, konturatu ginenean egurrak eta barandillak konpondu zizkiotela bakarrik! Barrutik ugartuta eta janda jarraitzen du zubiak, eta ez dakigu zenbat urte iraun ahalko duen horrela.
Plaiko zubixe monumentu berezi-berezia da. Munduan osoan gutxi dira modu honetako zubi birakariak. Beste herri batean edukiko balute, zubi hau beste edozer baino gehiago zainduko lukete. Guk, ondarrutarrok, jausten lagako ahal dugu halako monumentu ederra? Ondarroak eraikin eta txoko asko galdu ditu azken urteetan (Zaldubide, Kofradiako bolatokia, ontziolak…), beste asko be galtzekotan gaude (Veganeko Hotela…). Geure monumentu eta txokoak zaintzeko konpromezua hartu beharra daukagu, berandu baino lehen. Lan horretan denok inplikatu behar gara, bai herritarrok eta baita erakundeok ere.
Zorionak Plaiko Zubixe, eta zoixonak Ondarru! Ea beste 85 urte barru hemen batzeko aukera daukagun! Hala izan bedi!
Irakurleen Kluba ONDARRUN Maiatzetik aurrea.
THE USKI’S + EXAIXU, Zapatun ONDARROAko Kafe Antzokixan. Sarrera Doan
Exaixu eta The Uski´s taldeek kontzertua eskainiko dute Ondarruko Kafe Antzokian. The Uski´s taldeak disko berriaren aurkezpena eginen duen bitartean, Exaixuk, Exkixu taldearen kantu mitikoen moldaketak burutuko ditu. The Uski´s taldeak “Tximinotan” diskoa dakar besapean. Elantxobe Ibarrangeluko taldearen laugarren lana da honakoa, aurreko musika bidean sakontzen duen lan dibertigarri eta dantzagarria.
MUTURBELTZ + LOBO ELECTRICO, Baixakun, Ondarroako Kafe Antzokixan
Amildegia Maite” lehen diskoarekin, zaharrak berritzeko gogotsu datoz Muturbeltz taldekoak. Bi oinarri dituen zutabe sendoa. Edo alderantziz. Urretxu rock city-n, The Hot Dogs taldea banatu orduko segitzeko beharra sentitu zuen Iñigo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak. Bera rock city-n, sentsazio berbera izan zuen Mikel Larratxe abeslariak, Sexty Sexers banda lozorrora bidali zutenean. Gutxira agertu ziren Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria eta Aitor Castillo “Txiki” (Plan B, Boogie Van) baxu jotzailea. Biak zikintzeko prest.
Eurekin, Tolosako LOBO ELECTRICO ariko da, talde bortitza eta zuzenean ikusgarria. “Artefactos Magicos” diskoa aurkezten biraren azken txanpan, esperma beltzeko gau arriskutsua iragartzen dute.
Plaiko zubixak, 85 urte
Gaur, musika talde Kubano bat Kafe Antzokixan
Lagun batek esasku gaur, apirilak 25 iluntzeko 8retan talde kubano batek joko dabela Kafe Antzokixan. Debalde ixango da, ze bideo bat grabatea datoz.












