Bixar, zapatu, Itsasaurren, atsaldeko 15:30xetan, kirolaz gozatzeko aukeri.
Hamen informazinoi gexa: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/2012/triptikoa_XVIII_Triatloia.pdf
Bixar, zapatu, Itsasaurren, atsaldeko 15:30xetan, kirolaz gozatzeko aukeri.
Hamen informazinoi gexa: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/2012/triptikoa_XVIII_Triatloia.pdf
![metalmania-alto-voltaje306023291338233222[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/06/metalmania-alto-voltaje3060232913382332221.jpg?w=636)
Metal giroak nagusituko dira Ondarroako Kafe Antzokian. Bertan, bi tributu talde: Metalmania eta Alta Voltaje.
METALMANIA
2001. urtean sortu zen taldea, Metallica trash metal taldeari omentzeko. Baina Metalmania ez da ohiko tributo banda, beraien jarraitzaile papera oso serio hartzen dute eta beraien idoloek landutako esentzia, nota bakoitzean errespetatzen dute. Ekainaren lehen larunbat honetan beraz, metal puruaren gurtzaile hauek ikusteko aukera paregabea izango dugu.
ALTO VOLTAJE
Eurekin batera, ACDCren bertsioak egiten dituen Alto Voltaje nafar taldea izango dugu
Bixar gaztetxik 13+9. urteurrena ospatuko dau: 13 urte gaztetxe zaharrin, eta 9 barrixin.
Egun osoko egitarau antolatu dabe: goxin, alde zaharrin, sagardau, jokuk, erromeixi… gero bazkaixe; atsaldin, ardi txakur lehiaketi; eta gabaz kontzertu, Drongeners, Katekesise, Frantzeska eta gero DJ bat reggexe ipiniko dabena. Plan ederra!
Bixar be, beraz, zapato borobile dakau: 12:00xetan erreki garbitzi gazteleku parin; eguerdixan erromeixi alde zaharrin eta bazkaixe gaztetxin; 21:00xetan antzerkixe Antzokixan. Gabaz kontzertuk gaztetxin eta Portuko Ranpan. Eta 12xetan jam sessiona Braianen Kemenen egune ospatzeko.
Etxin geatuko zaz?
Ongo asteburu be beteta dator!
Zapatun, goxin irakurlin klube liburutegixan, udal euskara batzordin eskutik. Eguerdixan, giza katik plazetatik eta Itsasaurren ekitaldixak presun eta iheslaixan alde. Atsaldeko 5,30xetan Bizkaiko bertsolari txapelketi Antzokixan. Kirola gustaten gakonantzako, Bizkaiko trainerila txapelketako kanporaketi badixan. 19:30xetan, Alamedan, Kresala musika bandin eta Abarka antzerki talde markinarran ikuskizune. Ta gabaz, 22:30xetan, Piztiak gaztetxin!
Ta domekan estropadak atzeabe badixan.
Askotan esaten douen modun, Ondarrun aspertzen dana, nahi dabelako da!