Udaleko batzordin proposamenak astebururako

Udaleko batzordik lan eta lan dabiz, para baik, eta astebururako hiru proposamen dakarrez:

Bardintasun Kontseiluk Emakumin Topalekuai buruzko jardunaldixak antolatutxuz hilan 27 eta 28rako, Ondarruko emakumintzako txoko bat sortzin ingurun eztabaidatzeko. Egitarau, hamentxe: http://www.ondarroa.eu/es-ES/Noticias/Documents/postaletxi.pdf

Ingurumen batzordi, ostea, Kontsumo taldi martxan ipintxea du. Eskualdeko baserritxar bat eta herriko 10 familixa bertoko baserriko produktuk trukatzen hasiko diz egun batzuk barru. Jente gexauak kontsumo taldin apunta nahi badau, baixakun dauke aukeri, udaletxea urreatute.

Kultur batzordi herriko sortzailik bultzatzen dabil. Hain zuzen be, Guzur etxi arte sorkuntzako gune bihurtzeko proiektuaz dabil buru belarri. Pintxori, eskultori, dantzaixe, antzerkilaixe… bazaz, eta proiektun parte hartu nahi bazu, baixakun arratsaldeko 18:00xetan da batzarra Guzur Etxin.

Egitarau guzti hamentxe: http://www.ondarroa.eu/eu-es/Gertakariak/Orrialdeak/default.aspx

Zapatun, literatur kluba liburutegixan

Literatur Kluba egingo da Ondarroan zapatu goizetan Udal Liburutegian:irakurtzen dugunontzako txokoa. Apirilaren 21ean hasiko da goizeko 10:00etatik 12:00etara, eta maiatzaren12an bigarren saioa. Hortik aurrera, irakurleen erreferentzia izango da zejarraipena izango du hilean-hilean; beti irekita parte hartzaileeninteresetara.

· Apirilak 21 eta Maiatzak 12: Arrate Egañarekin

· Ondorengo hilabeteetan Julen Gabiria izango dugu.

Zapatun ONDARRUKO portun, EVELIEZ filmearen proiekzioa

Apirilak 21, larunbata, arratsaldeko 7:30etan.
Ondarroako PORTUKO RANPI lokalean.
 
IÑIGO ATXA Bermeotar zinegileak aurkeztuta, “EVELIEZ” filmea eta Making Of-aren PROIEKZIOA.
Sarrera: 2 euro.
 
“EVELIEZ” filmea 58 minutuko erdimetraia da. Errodaia eta muntaketa lanetan 5 urte eman dute. 2011eko azaroan estreinatu zen egilearen sorterrian. Besteak beste, Roberto Garay komikilariak parte hartzen du aktore legez. ZONBIEN ISTORIOA DA, beldurrezko filmeetan azaltzen diren osagai guztiekin. Bermeoko SPOOKYPHERIA PRODUCTIONS kultur taldearen ekoizpena da.

Gaur gabaz BAD SOUND SYSTEM`+ NORTE APACHE Kafe Antzokixan

Info7 irratiak, euskaraz egindako rap musika bultzatzeko asmoz, Rapherria bilduma ekoiztu zuen duela hilabete gutxi. Diskoan Euskal Herri osoko 17 taldek parte hartu zuten, horien artean ziren Norte Apache eta Bad Sound System. Honakoan, bi musika egitasmoak zuzenean ikusteko aukera izango ditugu Ondarroako Kafe Antzokian. Errima eta erritmoak, hip-hopa eta rapa!

Norte Apache taldeak “Quilombo” (MusikHerria diskoetxea) diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Bad Sound System taldea, aldiz, disko berrirako kantuak lantzen ari dira entsegu lokalean. Horietako batzuk joko dituzte zuzenean