Dina Bilbaon bixitxi ikertzeko beki

Ondarroako Udalak, Ondarroako kirolariak historian zehar deituriko ekimena abian jarri du, urteetan zehar egindako kirola goratzeko eta sustatzeko, bide berriak urratuz ekintzen bilduma jasoaz. Zentzu honetan, aurten, Kirol Batzordeak hala aukeratuta, Dina Bilbaok bere bizitzan zehar egindako ibilbidea jasoko duen ikerketa-bekarako deia egiten da. Ikerketa esparruari dagokionez, Dina Bilbaoren bizitza eta bereziki kirol arloan izan zuen ibilbide luzearen ingurukoak jorratu behar dira.

  • Eskabidea aurkezteko lekua: Interesatuek eskaria egiteko eskabide-orria, Kirol Sailean (Musika plaza, z/g) eskuratu behar dute eta epe barruan aurkeztu, behar den bezala beteta eta beka-oinarrietan zehazten diren gainontzeko agiriekin batera.
  • Eskabidea aurkezteko epea: Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 23etik  abuztuaren 3ra arte egongo da zabalik, biak barne.

Informazinoi gexa: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20120718BekaOndarroakokirolariakhistorianzehar2012kobekaDinaBilbao.aspx

KOAXIko neskak sprint distantziako Euskal Herriko Txapeldunak

Jakina da izugarrizko jendetza eta giro bikaina egon zela Ondarroan ZAPATO AZULEAN, baina ez ziren bertan egon bakarrik mahoizko zapiak, ez horixe. Inbidia apur batekin baina urteko hitzordu garrantzitsuenetarikoari ezin uko egin eta han joan ziren, KOAXIKO zenbait ordezkari MAHOIZKO ZAPIEKIN Aritzalekura. Ez bakarrik joan, KOAXIko neskak, SPRINT DISTANTZIAKO  (750 metro igerian, 23 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika) EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA irabazi baitzuten.

Aste honetako KIROL AGENDAn emango da xehetasun gehiago.