Edu eta Gaizka berriro errepideetan‏, LEA-ARTIBAIKO Rallyxin

Lea-Artibaiko I. RALLYE ospatzen ari da gaur eskualde guztian zehar eta bertan, 25 urteko etenaldia izan ondoren, berriro daude errepideetan Edu Garzia-Salazar eta Gaizka Aldarondo.
Hona hemen atzoko aurkezpen ekitaldiko argazkia eta gaur goizean, ofizialki rallya hasi ondoren ateratako argazkiak.

KIROL AGENDAko ordezkariak beraiekin egon dira atzo eta gaur eta artikulu luze bat eskainiko diote asteartean argitaratuko den ale berrian. Ohi den bezala, Ondarroako udaleko web gunean egongo da ikusgai.

Histoixako lehenengoko neskan futbol taldi zelairatuko dau Aurrerak

Kluban historiako lehen nesken futbol partido ofiziala Getxon jokatuko da, ‘Bizkeneskak’ taldin aurka.

Entrenadorin eta jokalaxan lista guzti:

Entrenatzaileak:
Nerea Brenes Egiguren
Amaia Fernandez Burgoa
Jokalariak (1997-2003 bitartekoak):
Garazi Burgoa Aldarondo
Eider Zubikarai Balentziaga
Garazi Solabarrieta Azpillaga
Myriam Ugalde Lemaur
Nagore Saizar Burgoa
Onditz Sagarna Peña
Alaia Laka Ibarrola
Khay Demba Sall
Leire Bedialauneta Arrizabalaga
Ainara Laka Arantzamendi
Zoixonak eta zorte on!

“ESAERA ZAHARRAK GAURKO ERARA” arte proiektu barrixe ONDARRUn

Proiektuaren izena “ESAERA ZAHARRAK GAURKO ERARA” da, bere izenak azaldu duen lez, esaera zaharrak bere ardatza dira. Asmoa 100 esaera zahar erabiliz 100 ilustrazio egitea da, baina euskarri handikoak, hau da, kaleko graffitiak. Bigarren fasin helburu, hau dana liburuxka batean jasotzi da, graffitien irudiekin eta bakoitza bere azalpenarekin (esaera zaharraren jatorria, erabilera, non dago margoztua, irudi eta esaeraren artean harremana… eta abar).

Proiektu martxan da inolako laguntzarik gabe baina udalai (euskara batzordearen bitartez) eskakizun bat egin diogu proiektu aurrera eraman ahal izateko…

Laguntzarekin edo laguntzarik gabe proiektua bizirik dago. Gure herriko paretak apainduz euskarazko esaera zaharren ezagutza eta erabilera bultzatzen, “gogozko tokian aldaparik ez”.

Ene! eta laister agertuko dira graffit batzuk Ondarruko esaerarekin… laguneee… gaba delakun egune,atune dalakun lazune…




Datorren urtearte, Marabilli!

Amatxu de Marabilli. Ederra ixan da, eder-ederra! Eta espero dou datorren urtin be geure artin eukiko douela. On, goguaz geatzen ga. Bitxartin, argazkixak eta bideuk geatzen gaskuz, momento onak bergogoratzeko.

Hitzak argitaratu daben bideo bateaz lagaten zatxuau. Bertan jaialdixan errepaso bat etxen da.

Marabilli, azken txanpan

Atzo hasi zalakun, eta Marabilli festibala amaitzen dakau. Aurreatu geinke balorazioi zein ixango dan: festibala marabillosu ixan da! Ekitaldi guztik ixan diz ederrak, eta jentin erantzune be ikusgarrixe. Zoixonak antolatzen ibili zazen guztioi, eta eskerrik asko! Datorren urtekun zain geatzen gaz!

Gure aldetik, eskertu nahi gentzake antolatzailiai jakin dabelako gure lana baloraten ta kazetai pasik eskeini dozkuzelako gure lana eitteko, Mertzi

MARABILLI amaitzekotan da

Azkanetako ekitaldixak ixango diz gaur arratsaldin ONDARROAKO Kafe Antzokixan ta nahiz eta aje apurre euki, berta agertzeko gonbiti etxen dotzuau. Bittartin atzoko irudi batzuk erakutsiko dotzuau. Arratsaldin Zine gala ein zan Bide Onera zinin ta bertan AITZOLei omenaldixe eskeini gentzan ONDARRUTAR guztiok. Sarrera guztik amaitxu zin ta zini goraino bete zan

Ta MARABILLIk badauke daneako sustrai barri bat LEGORRETAN