LONDRESen Antifaxista euskaldunak gitarriaz erañin

Atzo iluntzin kontzertu antifaxista bat egon zan Britainia Handiko hiriburun ta artistetako bat gure herrittar bat ixan zan. Rusin neo-nazixak hil ben Skinhead antifa baten omenez ixan zan baine ikusten dozuen modure geure herriko antifaxistak be gogoratu zin!

Ta amaitzeko, bertatik gogoratu dozku datorren zapatun kriston kontzertu dala bertan, da animaten gattue ahal daben guztik berta agertzea, helburu bakar bateaz, espetxe Inglesetan dazen EUSKAL HERRITTARRAI Elkartasune emoti.

The Ricky C Quartet + Dirty Brothers + Txabolakumeak + Garraxi, baixakun Kafe Antzokixan

Londonetik zuzenin, Ondarroako kafe antzokian izanen da zuzenean The Ricky C Quartet taldea .

1977ko punk musikak hartuko du Ondarroa egun honetan. The Ricky C Quartet taldea. Musikalki, rock, punk eta garage doinuetara bideratzen dituzte euren doinuak, eraginen artean, Radio Birdman edo Slaughter and the Dogs aipatzen dituztelarik

Eurekin batera, Arrasate aldeko punk taldeek urteroko bisita egingo digute. Dirty Brothers, Txabolakumeak eta Garraxi izanen dira taula gainean.

Azaroak 15 (eguena), Razorlight-en kontzertu Antzokixan

Inglaterra-Suediako Razorlight taldeak bira txikia egingo du Euskal Herrian! Ostegunean, Ondarroan egongo dira.

2002. urtean sortu zen Razorlight taldea, eta diskografikoki ‘Up all night’ diskoarekin estreinatu ziren, bi urte beranduago taldearen izen bera zeraman diskoarekin arrakasta ezagutuz. Urteak dira estudioko diskorik ateratzen ez dutela, 2008ko ‘Slipway fires’ dutelarik azken emaitza, baino taldea zuzenekoetan murgildua izan da urte hauetan guztietan.

Azaroak 15, 22:00etan, ONDARROAKO KAFE ANTZOKIAN