Gaur arratsaldeko 4etan hasiko da GAZTEDI tabernan, Euskal Herriko 5. mus txapelketako kanporaketi, bertan batuko di herriko muslarixak.
Kulturi eta kirolak
BERTXOTX! Zubi-Zahar Ikastolan 2013-02-23
2013ko inauterixak KRESALAn eskutik
Zapatun KANTAIZE eta BERTSOLAIXAK santa eskin
Kantaize orfeoikuk hilan 2xan zapatu iluntzin urtengo dabe Santa Agedako koplak kantatea.19:30 ipini dabe geatzeko zita Musika Eskolan eta “ateik-ate” jungo diz makillak astintzen. Eurekin batea, Jose Mari Arambarri”botx” eta Jon Arrizabalaga herriko bertsolaxak koplak kantako dotxue, ohitxuriai jarraitzen. Beheko argazkixak 2010ekuk diz, Elixopin atatakuk, megafonixa ta guzti. Aurten be kantak hobeto entzuteko tresnak ibiliko dotxue.
Baixakun Otsailak 1, BEBE Ondarruko Kafe Antzokixan
Bebe musikaixe Euskal Herrixan ixango da otsaila hasieran. Kontzertu akustikuk eskainiko dau, tartin, Azpeitin eta Ondarrun.Orain artin latxeik, indartsu eta sentimenduak azaleratuz hirugarren lan batekin etorriko da oholtzetara. 2012ko otsailean, ‘Un pokito de rocanrol’ ixeneko disku argitaratu ban. Beberen espiritu mantentzen daben disku, baina oldarkor, punki aurkeztute; berrikuntza bila aritu ostin, poparen estruktura klasikuk hautsiz sortuz. Hala nabarmendu dabe adituk azken lan hori. Horren adibidi da, disku aurkezteko erabili ban K.I.E.R.E.M.E. kanta. Eta ondo doakio egindako apustu, izan be, osteabe sarixak lortzeko izendapenak iritsi gako ta hemen ikusi zeinke bideo honekin, Mi guapo, Grammy latinoetarako izendatu dabe. Akustikun egingo daben biran, Euskal Herrire etorriko da hiru kontzertu eskaintzea eta horietako bat ixango da Ondarruku.
Iñauterixak ate joka datoz. Zelan jantzi bizaze?
Kirol gala (2012ko ondarrutar kirolai aipagarrixenak)
Zapatun U26 Kafe Antzokixan,COBRA ta MATXURA, Radixu irratiaren eskutik
Hasi beroketakin, badator da 18.KORRIKA
2013ko martxoaren 14an Andoainen, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoi. 11 egunez gelditxu baik, Euskal Herrixe zeharkatuko dau hamazortzigarrenez, martxoan 24an Baionara heldu arte. Laster emango dotzuau Korrika 18k egingo daben ibilbin berri.












