GOSE, Ondarroako Kafe Antzokixan (martxoak 2) zapatu‏

GoseTaldea2

Gose taldik kontzertu eskeiniko dau Ondarroako Kafe Antzokixan martxoan 2xan gabeko 22:30etatik aurrea.
 Hiru urte pasa diz Gose taldin abesti barrixakin osatutako azken diska GORRI hartatik, (gose III. 2009). Autoekoizpenari eta diskuai izenburoik ez jartzin ideiai leial, erabat LARANJA dator Gose taldin disko barrixe. Arrasatearren lan barrixe lelo erabat hilgarrixetan eztanda egiten daben melodiz betetako abesti fulminantez beteta dator. Erritmo elektroniko amorratuk trikiaren soinuk ehunduriko sare trinkoarekin egiten dabe jolas, Inesen ahots beti bezain iradokitzalearekin batea, kantu bakoitzin Jarrera eta Elektronika ezin hobeto uztartu daitezkeela frogatuz. Teknologia eta trikiaren arteko uztarketa berezi eta berritzaile horrei esker ezinbesteko erreferentzixi bihurtu de Gose Euskal Herriko eszenan haize barrixe bilatzen dabenantzat.

ZALDUPE udal-futbol zelaixe zapatutik aurrea osteabe martxan

IMG-20130203-WA0000

Azkanin eta asko kostata amatxu diz ZALDUPEko lanak. Enpresa bateaz arazo batzuk eukitxe gero, ta eguraldixak be oztopuk ipini dotxun arren, zapatun emongotze hasieri futbol denboraldixai.

Zelai barrixaz udalak diro asko aurreztuko dau, entrenamentutako eztabelako beste herrixetako zelairik alkila biko. Bedar artifiziala gitxia estropeaten danez, partida eta entrenamento guztik jokatuko diz Zaldupen bertan.

Gainea, txikixenak inaugurako dabe zelaixe, benjaminan bi partido jokatuko diz eta goixeko 9:30ean.
AURRERA KE- VILLA PITU
AURRERA KE-LARREA D

Jarraixin,partidu hauek jokatuko diz baitte be zapatun:

10:30     BENJAMINAK ZUBI ZAHAR AURRERA 3- ESKOLABARRI
12:00     1.MAILAKO KADETEAK AURRERA KE-IKASBERRI B
16:15     INFANTILAK 2000 AURRERA KE- ITURRIGORRI B
18:00     INFANTILAK 1999 AURRERA KE-ARIZ A

Azpixan agertzen dizen argazkixak erakusten dabe lanak fase deberdiñetan

kanpo fuola

P1040686

zaldupe

20130204_180513