Gaur (ekainak 23) hasten da aurtengo traineru denboraldixe. Ondarrutarrak KAE1-ARC1 ligan arituko diz. Zorte on, lagunok! Herritxarrez betetako trainerun alde gu!
Udaleko kirol taldik astin birritxan argitaratzen dotxuz (inoiz hutsik egin baik) KIROL AGENDA (eguenin) eta KIROL EMAITZAK (martizenin). Egunetik egunera irakurle gehiago daukez eta gehitzen duz, baitxe herriko taldin zein norbanako kirolaixak aportaziñoik. Erreferente bat bihurtzen da herriko kirolzaleen artin. Federatun lehiaketak zein proba herrikoiak, taldeka, lagun artin edota banaka egindako edo parte hartutako kirol egitasmuk, danak daukate tarti iniziatiba honetan.
Borondatez egindako lana da eta holantxeik jarraitzekotan daz. Ondarroako kirol mobida ezautzeko aukera ederra ematen dabe gure lagunak.
Domekan 11:30xetatik aurrea Antiguako Ama estropadi jokatuko da bigarren bidar Ondarrun. Aurten gainea lehenegoko aldiz emakumin trainero estropadi ikusteko aukeri eukiko dou. Herriko bi neskak (June Aranbarrik eta Nagore Osorok) euran lehen mailako traineruaz jokatuko dabe Ondarrun. Suerte on bat danoi eta animo!