Aurrera 3. maila altza zala 50 urte bete dizela ospatzeko, partido berezixe eukiko dou zapatuz Zaldupen. On dala mende erdi pasa zanai buruz informazinoi gexa nahi bazue, hamen dakazue: Aurreraren partidua
Kulturi eta kirolak
Kresalan ikastaruk, jaxetako
Gure arraunlaixak, euskeraz!
Hilan 31n jokatu zin Lekeition Euskadiko Traineru txapelketak eta emakumezkun kasun, Zumaixak irabazi ban. Bertan, Nagore Osoro eta June Aranbarri ondarrutarrak aritzen diz.
ETBn ikusteko aukeri egon zan eta “gutzako normala dan modun” Nagore Osoro patroi ondarrutarrak euskeraz berba eitteban beran arraunlaxakin. Patroik mikru eruten dabe eta argi eta garbi entzuteko aukeri euki gendun telebistaz jarraittu gendunok.
Zapatuko estropadan be Antiguako Amako patroik euskaz berba eingo dotse arraunlaixai, BAINE ZORITXARREZ, GITXI DIZ, ARRAUNE MODUKO KIROL BATEAN, EUSKARAZ BERBA EITTEN DABEN PATROIK. Askok badakixe euskeraz baine…
Animo gure arraunlaixai. Irabazi edo galdu, gu beti zeuekin! Herrikuk zazelako eta euskaldunak zazelako!
Abuztuak 3 (zapatu) Ondarroako XXIX. bandera
Erreka bete batel
Uztailak 31 (eguaztena) euskal bateleroen eguna
Aurrea jarraitzen dau kultur agorik
Liburo Azoki dala ta, aurten be Kultur Agori antolatu dabe Ondarruko Udalak eta Historiazalik Alamedan eta Kofrai Zaharrin. Bertatik daz pasaten herriko sortzailik euran lanak erakusteko. Eta bixar iluntzeko 21:30xetan omenaldixe eingotse herriko kulturi bultzatzen daben talde batei eta pertsona batei.
![Aurrera Alaves[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2013/08/aurrera-alaves1.jpg?w=636&h=847)










