Honek diz astebukaera honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERAko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Honek diz astebukaera honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERAko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Aurten be, ETXELILAtik aringaingan jungo gaz LILAtoire. Datozen bi astitan Etxelilan ixena emoteko aukeri eukikozue (Urtarrillak 16 txik 26 re) eta berta juteko autobuse be egongo da. Gogoratu, ixena emoti eta kamiseti 14 euron trukin ixango dala eta autobusin juteko beste 6 euro gehitxu biko gakola. Emon ixenak lelengotik!

Urtarrillak 21 eako mendi buelti antolatu dabe AURRERA MENDI TALDEkuk KURUTZEBERRIre (1.155 mt). Animaten bazaze, ANAITASUNA tabernan emon birde ixena hillan 18 baño lehen. Gabonetako jan edanai buelti emoteko aukera ona da hau, etorri zeube!

Honek ixango diz asteburu honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERAko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

SAREARTIN kontzertun barrun antolatu dabe Urtarrillan 27 rako kontzertu hau, LETAGIN eta NEVADAH taldikin Portuko Ranpan. Betiko lez berta juteko sarrerak ALAI tabernan eta KURIKE dendan topako dozue 6 euron trukin, danak ez balitxake salduko bertan egunin takillan 8 eurotan eukikozue.

Urtero lez, Errege Eguneko bertso saiu eukikou gaur eguerdiko 12:00xetan Beikozinin, udalan eskutik eta Bertsutan Ondarruko bertso eskolin laguntziaz. Bertsolai hauek ixango diz oholtza gañea altzako dizenak: Maialen Akizu, Jexuxmari Irazu, Unai Iturriaga eta Garazi Navarro ta gai jartzalle lez Iñaki Lersundi ibiliko da.

IRANTZU VARELA URRESTIZALA artisti eukikou Portuko Ranpan Urtarrillak 12 xan SEÑORICIDIO monologu eskeiniaz. Berta juteko sarrerak ALAI tabernan eta KURIKE dendan eukikozuez 10 euron trukin. Gogoratu arratsaldeko 7 retan hasiko dala! Zer dan barre eitxi ez dakixule? Ikustea juti baño ez dakazu!

Sinopsis: SEÑORICIDIO es un espectaculo que no quieres ver. Porque te vas a reir de cosas que te parecen mal. Y te van a parecer bien cosas que no tienen ninguna gracia. Un monologo para hacer las risas, por no hacer lo que hariamos, si pudieramos. O hasta que podamos.
Mendizalin urteko azkanengoko irteeri ixaten da Kalamendiku ta urtero lez aurten be ez dabe hutsik eingo. AURRERA MENDI TALDIK eindako deixai batuko gaz pillo bat herrittar, hitzordu goxeko 9 xetan ipini dabe Alamedan ta ziur gaz tontorrin aurten be ez dala faltako txanpan botillaik. Anima zeu be ta ekin mendire!

Arraun taldin 50. urteurreneko ospakizunai amaieri emoteko kalejiri antolatu dabe Kamiñazpitxik hasitxe musika plazan amaitzeko eguerdiko 12:30 tan Abendun 30 in (zapatu). 50 urtin irabazitxako 124 bandera aireratuko dotxue herrixan tzir, etorri zeu be babesa emotea!

Hamen dator beste behin ONDARRUTAR NATURALAn lehiaketi. Aurten Urtarrillan 3 an ospatuko da Beikozini antzokixan arratsaldeko 6:30 xetatik aurrea. Bertan parte hartzeko ixenak Udal Turismo bulegun emon bihir diz eta 1.000 euro baino gexaua banatuko dabe sarixetan. Anima eta hartu parte!
