Kulturi eta kirolak
Irailak 27 (zapatu) I. Lasterketa BERTIKALA, Ondarruko gaztetxetik TONTORRAMENDIre
Irailak 26 (baixaku), ibilaldi osasungarrixe polikiroldegi aurretik
Bosingan arte eskolan ixena emoteko aukeri da
100 egun falta diz bakarrik Kalamendiko erronki beteteko!
Hamen Kirol Agendan irakurri douen mezu bat:
Udaleko kirol batzorde eta Aurrera Mendi taldin ixenin 265 aldiz zoixonak Ondarru!!
Eta anima, geatzen dizen 100 egunetan be Kalamendiko osterakin jarraitzeko.
Irailak 25 eguena, hitzaldixe Etxelilan Osasunai buruzku
Hitzaldixan Ixenburu: Automugatutako prozesu arinak eta Osasun Karpeti
Hizlaixak: Mª Lourdes Galarraga Maeso eta Gurutzne Osa Solabarrieta (Ondarroako Osasun Zentroko langilik)
Egune: Irailak 25 (eguena) 19:00tan
Leku: Etxelilan
Gaxe: Autonomixi eta norberan gorputzan gaineko esku hartzi landuz bi gai hartuko diz hitzaldixan. Alde batetik, Automugatutako prozesu arinak (Procesos leves autolimitado-PLA) katarru, gripe, txixeko infekziñoik, eztarriko minak, beruskuk, gonbitxuk… lakoxe egoerak identifika eta hauek arintzeko beharrezko informaziñoi eta tresnak eskainiko dabe. Holaik gure gorputze ulerkuntza handixaua ixateko eta bera gestionatzeko gai ixateko beharrezko jakintza eskainiko dabe. Bestalde, Osasun Karpeta zer dan eta zetako dan baliogarri aurkeztuko dosku. Norbere osasun informaziñoi eskure ixan eta hau gestionateko beharrezko tresneixi erabiltzen ikasteko aukeri eongo da.
Animatu parte hartzea!
Oihal eta trapezio ikastaru
Zoixonak Alain Kolunga!
Gaur be kontxako banderin irabazlin artin ondarrutar bat egon da: Alain Kolunga Urdaibaiko erramolaxe. Zoixonak Alain beste behin be!
Eskertzeku ixan da aurten be Eneko Etxaburun kamisetiaz hartu dabela banderi Alainek. Ederra detalli ondarrutar preso politikuaz akordati. Kirolai eta pertsona lez txapela kentzeku!
Irailan 16txik 29re: ROSA ALKORTAn margo lanan erakusketi
Irailaren 16tik 29re, 7 Emakume en Movimiento elkartik antolatute, beste emakume ondarrutar bat animatu de ongun be beran artelanak erakusgai jartea: Rosa Alkorta
Etxelila herriko artisten lanak erakusteko toki bilakatu de osteabe. Zeu be animatzen zaz zeure lanak partekatzea? Jarri eurakin harremanetan!











