80 egun bakarrik geatzen diz. KALAMENDIN Ondarrutar bat baietz egunero!

1AURRERA MENDI TALDIK eta UDALEKO KIROL BATZORDIK mezu hau bixaldusku KALAMENDIko erronkiai bultzada txiki bat danon artin emoteko:

Peni ixango litxake onarte alla eta kale etxi ezta?? Aste guzti ondo jun de bañe baixakun justo-justo salbagendun egune. Atzo eta gaur erantzun ona egon da. Ia zelan juten dan bixar hasten douen aste barrixe!!

Azken txanpan sartute gaz eta lehendik jungazenok beste osteratxu bat etxeko konpromisu hartzen badou, eta orain arte jun eztinak be animaten badi, ziur lortuko douela!!

Beste herrixetan be holako gauzak lortu leikezela?? Aprobatiakarre!!

Urti luzi de bañe Ondarrun behintzat, lortzeko bidin guz!!

Animo eta eskerrik asko aldez aurretik!!

ARNAITZ BURGOA Hawaiko Ironmanen

1Hauxe da kirol agendan irakurri douena:

DATORREN ZAPATUN HAWAIKO IRONMANEAN PARTE HARTUKO DAU ARNAITZ BURGOA ONDARRUTARRAK!!

Aurretik, zehazki, 1990ko urrixan15in, DINA BILBAO triatleta ondarrutarra ixan zan, ez bakarrik Ondarruko lehenengo emakumi, baizik eta estatu mailako lehenengo emakuni Hawaiko triatloi parte hartzen.

Gero, 1999ko ediziñoin, SEBAS LERTXUNDI ixan zan lehenengo gizonezko ondarrutarra Hawaiko ironmanin.

Jakina denez, Hawaiko Ironmanin ezin dau edozeñek parte hartu, hau da, bertan parte hartzeko aurretik sailkatzi lortu birde. Eta ezta bat ere erraza!!

Zentzu honetan, Arnaitzek, Dinan modun, Alemanin lortuben klasifikati:
-Dinak, Rotheko ironmanin, 10:42:15 denboriaz
-Arnaitzek, Frankfurteko ironmanin, 09:06:15 denboriaz
DINAK bere lehenengo Hawaiko ironmana 12 ordu pasautxun eiban. SEBASEK, aldiz, 9 ordu eta 49 minutun eiban,
beraz, ongun, hirugarren ondarrutar batek parte hartuko dau (bertan da daneako, ezinbesteku baita aurretik aklimatati). Arnaitz, kriston markiaz du. Ilusiñoi handixaz. Ikusikou zelan urtetetzan proba bildurgarri honek (3,8 km igaixan, 180 km bizikletan eta 42 kilometro korrika).
Ixan leike gauzak berak espero daben modun ez urteti, aldagai askoren menpin egongo dalako. Bañe halandabe, ondarrutar gexenok, harro egongo gaz geure herritar bat bertan egon dalako. Lena be egon giñan Dinaz zein Sebaseaz, eta ongun be egongo gaz Arnaitzeaz. Marka guztin gañetik balorakouelako han zapatun egoteko, zelako dedikaziñoi, esfortzu eta sufrimentuk dazen atzetik.

Eskerrik asko BITXORE (omenaldixe)

1Azkanin be, Bitxorei ein bir gentzan egun bateko omenaldixe aste osoku bihurtu de.
Jente ederra (eta famau!) batu de omenaldixe prestateko eta hauxe da emaitze.
Hauez gain, herriko hiru ikastetxitan girotze lanak eingo dotxue Bitxoren ingurun.
Eta tartin, sorpresatxu batzuk be ixango diz kalin astin tzir (bañe horrek ez dotzuauz kontako!)
Hamen dakazue egitarau.
2014 urrian 3tik 12re Ondarrun
URRIAK 3-12, ERAKUSKETA Alamedako aretoan (Uxu)
Egunero 18:00-21:00 / zapatu-domeketan 12:00-14:00/ 18:00-21:00URRIAK 4, “Bitxoren txokoak” ALTXORRAREN BILA herri guztian (Txirrimorraski)
Arratsaldean.

URRIAK 8, IRRATSAIO BEREZIA Radixu Irratian/ 22:00-00:00
(“Azken Mohikanoak”/ Radixu)

URRIAK 11, ESKERRIK ASKO BITXORE! OMENALDIA Musika Plazan
(herritarrak, taldeak, ikastetxeak, lagunak…)

Egitaraua
17:00etan, MARGO eta BUZTIN TAILERRAK
18:50 ean KALEJIRA Barratik
19:00etan OMENALDI EKITALDIA

URRIAK 12, BITXORE GOGOAN, EGUNPASA URBASAN (Artelan)
(beste bere errauts erdiak aireratuko dira Urederran)
9:00 Itsasaurretik irteera
12:30 Errautsak aireratzea Urederreko behatokian (Urbasan)
13:30 Bazkaria Bioitzako kanpinean eta16:30ak aldera Ondarrure buelta

Autobuserako izena ematea: Erakusketa Aretoan 3tik 9ra bitartean.
– Tikeak salduko dira bertan 20 eurotan (8 autobusa + 12 menua)