Zoixonak UNANUE KAMARA KORALAi (Urtza Alkortan eskutitze)

“AI HORI BEGI EDERRA” kantatuz estreinatu nintzen abiatu berri zen UKKn. Gogoan dut oraindik ikastolatik lehenago atera nintzen otsaileko arratsalde hura. Andereñoari Alfredo Krausi abestu behar geniola azaldu nion pozez, ilusioz eta urduri! Je, je! 13 urte nituen .Zenbat kantu eta kontzertu!

UKK nire bizitzaren parte da eta kartzelatik ere horrela bizi dut. Ez pentsa gogoan ez zaituztedanik…UKK niretzat koroa baino gehiago da. Musikak, kanturako zaletasunak batu gintuen eta lagun talde /familia kantaria bihurtu gara. Gauza asko bizi izan ditugu elkarrekin , elkarrekin joan gara heltzen, eta enteratu orduko 25 urte mando!

Heldu gara bai 25.urteurrenera , eta oraingoan ere ezin izango dut zuen ondoan kantari aritu baina nire gogoa zuekin egongo den dudarik ez izan. Utzi akorderen bateko disonantziaren bat niretzat!

25 urte neskak! Kostantzia eta konpromezuaren adibide ukaezina. Urteak aurrera eta maila ere gora . Neurriko helburuak jarri eta poliki-piliki betetzen joan den emakume talde kantaria. Harrotasun eta miresmenez jarraitzen dut zuen adibidea, zuen lorpenak. Ilusioz eta gogotsu lehenbailehen zuen ondora bueltatu eta partitura ulergaitz horiek deszifratzen eta kantatzen hasteko. Baita Santa Zezilia ospatzeko ere! Je, je!

Audientzia Nazionaletik kartzelarako bideari, eskuburdinak atzean lotuta Pirritx eta Porrotxen:” kantatzen ez duenak zorionik ez du!” kantuarekin ekin nion, eta horrela jarraitzeko asmoa dut, kantari.

Ez naiz beraz gehiago luzatuko baina ezin amaitu gutuntxo hau , 25 urte hauetako abenturan bidelagun izan ditugun guztiei eskerrak eman gabe , haiek gabe ezingo genukelako bidea egin kantari . Eskerrak bereziki gure entzule fin eta leialei.

Zuei, UKK lagunoi…zoixonak! Ondo –ondo pasa eta bete bitza UKK-k beste 25 urte kantari ,zorionean.

Estremeratik , Urtza Alkorta Arrizabalaga

Kuba zati bat Ondarrun

Atzo musika talde kubano bat euki gendun Ondarrun Marabilli jaialdiko lagunai esker. Beikozinan tenperaturi asko altza zan, son kubanuai esker. Udabarrire sartzeko era aproposa.
Kubanuk euskeraz be kanta ben. Eta gainea Kirmen Uribek erakutsiskun euskerazko lehenengoko habaneri Joxe Migelen batela dala.

image

image

image

Martxoak 23 (astelehena), hitzaldixe: “vamos a contar anchoas”

Zientziaren Giltzak elkartik antolatu dau hau hitzaldixau (erderaz ixango da). Astelehenin BEIKOZINeko goiko pisun, arratsaldeko 6,30xetan hasiko da, eta IÑAKI ARTETXE ixango da hizlarixe.
hitzaldixe* Turrunetik galderi nahiko gentzake ein zientzialaxai: Euskeraz dakixen biologoik ezta?

Egun bardiñin KORRIKA pasako da herrittik, eta eguneroko bixitxi euskeraz nahi douela ein aldarrikatuko dou.

Eta euskeraz bixitxeko, zientzixi euskeraz azalduko daben zientzilaixak be bir douz.

Martxoak 21 (zapatu) KANTU BAZKAXE Beikozinin KORRIKA datorrelako

1
Zapatun, Korrika Kulturalan barrun: KANTU BAZKAXE Beikozinan! Bazkaiko tikik bixar arte Beikozinan egongo di salgai! Atzan ordurarte ez laga ze, kopuru mugatu de ta!
Menu: Guladun entsalada epela, etxin eindako kroketak eta leatza panadera era einddako patatakin! postri, kafi eta edarixe (ure, ardau, sagardau)! Ogixe etxetik ekarri!
Prezixu 25 euro! (menu + korrikiai laguntzi)