Hauxe mezu bixaldusku Eskilantxarrikuk: Udabarrirako bost irteera antolaturouz Euskal Herriko 5 Ibai desberdinetan. Jeitsierak padelin engori eta plaxan amatxukori txango txiki bateaz. Danak zapato goxitan ixangori eta euerdirako etxin eoteko asmuaz.
Kulturi eta kirolak
Apirilak 15 (eguaztena) ondarruko zinemagilin estreinaldixe Etxelilan
Apirilak 11 (zapatu) beteranun futbol partidu
Guraso batzuk holantxenik portaten diz Zaldupen
Irailin etorriko da Ondarrure munduai lehenengoko buelti emotsan txalopi
Apirilin etorteku zan, baine atzanin irailin etorriko da. Ondarrun Nao Victoria txalopin erreplika bat ikusteko aukeri eukiko dou, munduai buelti emotsan lehenengoko txalopi.
Eta zeatxik etorriko da Ondarrure? Ba Ondarruko Historia Zalik dokumento bat topa dabelako, eta hor dokumentun agertzen dalako hori txalopioi ondarrutar batena zala, eta ziurrena Ondarrun einddaku ixango zan.
Iraile urreatu ahala emongotsuau informazinoi gexa. Bitxartin, hamen Nao Victoriai buruzko histoixi: NaoVictoria_Ondarroan(1)
BEIKOZINAko apirileko egitarau
Apirilak 17 (baixaku) elkartasun BERTSO saiu
Nahizu derbixe ikustea jun? Hartu parte ELKARTASUN Zozketan
Herriko taberna ezberdiñetan eongo diz saltzen ELKARTASUN zozketako txartelak. Euro baten trukin San Mamesen egon zeinke zeure kolorik animaten eta bide batez elkartasune emoten preso eta iheslaxai.
Gogoratu partidu apirilan 28xan ixango dala eta zozketi hilan 25in eingo dala. TURRUNIN zenbaki saritxu zein ixan dan argitaratukou.












