Badator Marabilli festibala… aurten kanta eta guzti!

Hauxe mezu eta kanti zabaldu dabe Marabilli antolatzen dabizen herritxarrak:

Piztiak taldeak egin du Marabilli Sormen Festibaleko kanta ofiziala. “Bixitxi marabilli re” talde ondarrutarrak U diskan argitaratutako izen bereko kantaren bertsioa da eta parte hartzen dute Garik, Zea Mayseko Aiora Rementeriak, Pettik, Berri Txarrakeko Gorka Urbizuk eta Ondarroako Keike taldeko Nerea Sanchezek, Piztiakeko taldekideez gain.

Marabilli Sormen Festibalaren hirugarren edizioa aurtengo urriaren 1etik 4ra ospatuko da Ondarroan eta aurki iragarriko dira izenik nabarmenenak eta sarrerak sagai jarriko www.marabilli.re weborrian (baita ere, Ondarroako Beikozini Aretoan eta Zurrumurru liburudendan).

Marabilli2015pan1500x2290

AUGUSTIN ZUBIKARAI XV. sarixe, nobelak sortzeko beki 2015

agustin zubikarai XV. SARIXE
Ondarroako Udalak Augustin Zubikarai nobela saria aurkeztu du. Nobelak sortzeko beka-deialdi honen ezaugarri nagusiak hauek dira:
Proiektuak, 2015eko irailaren 30a arte bidal daitezke helbide honetara: mrey@ondarroakoudala.net.
Hau guztia emailez bidali behar da:
a) kontakizunaren azalpena, 2.000-6.000 karaktere bitartekoa.
b) Idazlanaren lagina 15.000–40.000 karaktere bitartekoa.
c) Egilearen datuak
Saria: 6.000 €. Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari era honetara: bekaren diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.
Urtebeteko epea nobela osatzeko: 150.000 karaktere, gutxienez.
Interesa baduzu, galdetu Udal euskara sailean: 946 833 668 / mrey@ondarroakoudala.net

JUANITO URKIZU dala ta aurkikuntzi LONDRESko rastrun

2014. urtin ONDARRUko udalak herriko kirolaxan ikerketa beka bat eiban eta bertan futbolista horren bixitxi batzen zan. Ba horreaz lotute beatu zer bixaldu doskun EGOITZek, LONDRESen bixi dan gure herrikidik:
Egunon Turruneruai,
Zeuen posta helbidi eskatzeko idazten dotzuet.
Ondala egun batzuk, merkadilo antzeko baten euan puestezillo baten futboleko bitxikeixak ikusten jarri nitxan ze Athletik-eko pare bat gauza euken bistan eta ze topako ta zeuek on dala aste batzuk argitaratu zenduen Urkizu ondarruarran kromo zahar bat!! Interneten erosi ei ban berak…
Gauzi de erosi ein bir ixan nebala eta zeuei nahiko netzuen bixaldu, bitxikeixa morun, igual beran familixiai gustako letzake eukitxi edo fitxerun eukitxeko gauza politxe… benetan da bitxixe ba… Eta gexa hamen topateko!!! Ia zelako kasualidadi dan, eta gainea ez baneban TURRUNIN ikusi beratxik artikulu, nik ideaik bez zein zan… Hamen du argazkixe, ezta kromo bat, hobeto behatu dotzat eta jolasteko karta bat da, alde bixak bixaltzen dotxuaz…. Baine hamen baino hobeto da Ondarrun!! Ordaindu dotenagaitxik ez arduratu mesedez, holako aurkikuntzak ez dakarre prezixoik eta! Pozik topa nebalako….
Laster arte eta segi aurrea!!!
urquizun kromu1