XXXVIII. ANDRA MARI sarixe

saria AURRERA K.E. hauxe idatzixau pasa dosku: Abuztun 13an, eguenin, jokatuko da XXXVIII. Andra Mari Sarixe Zaldupe Udal Futbol Zelaxan. Urte honetan, CD Basconia Basauriko taldi gonbidatu dou, geure latxeik aurten 3. mailan jokatuko daben taldi. Partidu irabazten daben taldik, XXXVIII. Andra Mari Sarixe jasoko dau berdegunin bertan, behin partidu amatxu ostin. Partidu berdinketiaz amatxuko balitx, penalti jaurtiketa bidez erabakiko litxake norentzat dan garaikurre. basconia Aurrera beti eta ondo pasa Andra Maixak! #AupaAurrera

Abuztun 11 (martitzena), Street Basket 3×3 Itsas aurrin

Andra Mari jaxan aurretik, “3×3 Street Basket” saskibaloi txapelketi antolatu dau Aurrerak herriko kuadrilantzako. Iaz euki ban erantzun ona ikusitxe, aurten be antolaketa bardiñe egin dabe Aurrerak eta Ondarroako Udalak.

Abuztun 11an jokatuko diz partiduk, Itsas Aurren ipiniko daben karpan, arratsaldeko 17:00tan hasitxe. Apuntateko epi ordu bete lehenaua zabalduko da, karpan bertan.

Ixez latxeik, lagunen eta kuadrilen arteko txapelketi ixanik, kiroltasune bultzatu eta bermatu nahi de, beraz, ez da onartuko joko zikinik edo bidegabekeririk. Antolatzaillik be gozatu egin nahi dou saskibaloiaz!
basket

Antxustegi txalopi konponduko dau Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Kurtura Sailburuk esan dau Ondarruko Antxustegi txalopi konpondu eingo dabela, balixo historiku dakarrelako. Diesela erabiltxen daben egurrezko euskal txalopaik zaharrena da.

Asko pozten gaz notizixiaz. Zoixonak txalopin alde biharra eizuen herritxarroi, eta batez be familixakuoi.

Zalantza bateaz geatzen gaz. On Jaurlaritzi txalopi konpontzea badu, zeatxik esaban Josune Ariztondok kultura diputau zanin txalopik ezeukala balixoik eta ezin zala konpondu? Guzurretan ebilen?

image

EUSKAL SELEKZIÑOIN aldeko MENDI MARTXI pasako da bixar Ondarrutik

mendi martxiBixar, abuztuak 4, arratsaldeko 16:00etan, harreri  eingotzau Alamedan  EUSKAL SELEKZIÑOI aldarrikatzen datozenai, Algortatik Ziburure (Lapurdi) mendi martxan. Ehun bat lagun datoz eta herriz herri ongi etorrixe daz emoten. Gaur Ean amatxu dabe eta bixar Mutrikurarte duz, eta baitxe be eskatu dabe eurakin Saturranea arte juteko. Han Saturrango kartzeliai buruz zeozer da prestata.

Abuztun 5in eta 6xan, altza Radixure!

Ahuakemonalakuk zabaldu daben mezu:

ahuak_emon_ala

Ahuakemonala preparaten dabilen APP barrirako zeure laguntzi bihir dou, anima ta etorri!

Esketx lehiaketi amaitxu eta Ondarruko berbaz osatutako mobileako aplikaziñoi preparaten hasi ga. Herriko esakera eta berbak batuko´uz app honetan, eta gero, nahi dabenak mobilin entzun eta sare sozialeta zein whatssapea bixaldu leikez. Horretako, bañe, zeuen laguntzi bihir dou. Ondarruko ume, gazte zein nagusixan laguntzi, haintxuxenbe! Ixan be aplikaziñoi hau preparateko Ondarruko berba eta esakerak ondarrutarran ahutik jaso eta graba bihir douz.

Horretako, Zapato Azuletik ya rekuparata dan Radixuko ekipun laguntzi eukiko´u. Abuztun 5in 12:00xetan edo abuztun 6xan 19:00etan batuko´a grabaziñoik eitxeko. Ezta gauza luzi ixango: zemat eta gehixa agertu, ordun de denpora gitxia bihiko´u. Anima! Bañe bakarrik ez etorri, eh? Familixiaz edo kuadrilliaz bazatoz, nahixa.