Hamen dator aurtengo DINAMARTXI!

Jaso dou aurtengo DINAMARTXAko kartela. Bertan azaltzen da martxa horreta juteko bete birdizen baldintzak. Nun eta noiz emon birdizen ixenak, zemat diro ordaindu birdan, bizikletan duzenak noa erun birdaben bizikletak, baimenak siñatu beharrak…Antolakuntzatik bolondresak eskatzen jarraitzen dabe gauzak ondo eruteko (ez bazuz zuzenin parte hartzea, guardixan egoteko jenti eskatzen dabe edozer gertaeran aurrin esko bat botateko). DINAMARTXI gozateko ekimen bat ixaten da, prestatu beharra derrigorrezku dala diñue antolatzallik.

Ekainak 23 (domeki) Sanjun bexperako AKELARRI!

ARTELAN kultur elkartik mezu hau zabaltzeko eskatuzku:

Herritar maiteok:

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dotzuau ekainan 23ko gauerdixan ARTELAN Elkartik urteroko Akelarrea eingo douela. 

1988an hasi ginan Arrigorritik kalejiran bajatzen eta Musika Plazan sue egiten, eta ondarrutar guztioi esker, bizirik jarraitzen daben ekintza dugu hau.

Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatute zaze! 

Etorri Erdi Aroko erropekin jantzita, eta ez badauzkazue, geuk lagako dizkizuegu. Gaueko 22:00etatik aurrera Arrigorri hondartzako Txiringitoan egongo gara janzten. 

Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasook, eta nahi duzuen lagun guztiekin etorri, denon eskuetan dagoelako gau majiko honetako giro berezia mantentzea, irrintzika, dantzan eta kantuan. 

Hamen dakazue Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k gau honetarako idatzitako bertsoak: 

Astilleru ta Kanttoipe,

Kamiñazpi, Kamiñalde,

San Juan bezperan suak eitxeko, 

beti prest gerade.

Gabaz eta arratsalde, 

gazte eta ume talde,

pozik gabiz gu oihu eginaz

bakoitza bere alde (bis)

Azpitik zuhaitz adarrak,

gainetik egur igarrak,

abe ondoan pilloturikan

tresna za(ha)r ta abarrak.

Gora Astilleruko larrak!

Gora Kanttoipeko garrak!

Umeak pozik, gazteak alai, 

zoraturik zaharrak (bis)

Eskerrik asko zuen arretagatik!

Ondarroako ARTELAN  ELKARTEA

TU-K musika taldi bueltan dator!

Ohiku ixaten da musika taldik euran ibilbidiai amaieri emotetzenin ta gitxitan denpori pasata gero eszenaxuta buelta eitxi, ba hor be Ondarrutarrak berezixak gaz, behatu ze mezu alla gaskun korreure astin:

Sortu ginenetik 40 urte igaro eta gero bueltan gatoz, TU-K ren bigarren fasea gaur hasi da.

Hemen lehen aperitfa. 1989an Telenorten grabatutako “Itsuen Begiradak” abestia, Jose Lastrak Tipo Pete estudioetan bermasterizatua. Irailean aterako dugun binilo bikoitzeko abestietako bat.

Aurki inoiz editatu gabeko abesti berri bat bere bideoarekin eta proiektu guztia aurkeztuko dizuegu. Laister arte!!

Ekainak 8 (zapatu) ARBIDE egune!

ARBIDE eskalada taldik ARBIDE egune antolatu dau ekainak 8rako. Azpixan dakazue egun horretako egitarau:

Goxeko 10etatik 14:00eta @leaktibai -n laguntziaz Zuhaitz parki eta Rokodromu! Atsaldeko 17:00tan, mari goxan dala, hasieri emongotzau Psikoblok txapelketiai! Apuntateko arbideskalada@gmail.com korreo elektronikure bixaldu zeure ixena eta edadi. Eun guztintzir txosni eta musiki eongora, giro onik ezta faltakoo! Anima danok eta apunta txapelketan be!