Literatur Amuak jaialdixe hasiko da gaur. Lelengo hitzordu Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketako sari emoti, iazko lanen aurkezpena eta nanoipuin lehiaketan sari banaketi. Gogoratu, gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrea, Kofradia Zaharrin.

Literatur Amuak jaialdixe hasiko da gaur. Lelengo hitzordu Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketako sari emoti, iazko lanen aurkezpena eta nanoipuin lehiaketan sari banaketi. Gogoratu, gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrea, Kofradia Zaharrin.

EUSKAL DANTZAN IKASTARU antolatu dau KRESALA KULTUR ELKARTIK Urritxik-Abendure edo eta Urtarrilletik- Apirillea. Erromexetan eta jaxetan dantzatzen dizen dantzak erakutsikotxue bertan, Txulalai, San Petrin, Larrain dantzi, Agurre…Baldintza bakarra, 14 urtetik gorakuaua ixati eta ixena emoteko ordun, azpixan agertzen dan telefonure deitzi edo beheko korreo elektronikure idazti. Anima hainkak astintzea!

ARNASA elkartin aldeko kontzertu Sinfoniko-korala antolatu dabe ongo domekako herriko frontoin. Parte hartze zabala eongo da: Unanue musika eskolako talde desberdiñak, herriko txistulai taldi, Unanue kamara korala eta kantaize abesbatza. Elkartasune erakutsi!

Azpiko kartelin ikusiko dozuen partiduk eukikouz ongo astebukaeran Zaldupe udal futbol zelaxan, bertan dakazuez egun eta ordutegixak. Gogoratu, Ohorezko Mailako taldik eta Jubenilak ligako lehengoko jardunaldixe jokatuko dabela, biek Zaldupen. Aupa AURRERA tra ka tra!

Ongo zapatun, irailak 21, txistu doinuk entzun ahal ixango douz herriko kalitan 12:00etatik aurrea, bederatzigarren Txistu Egunaren barrun.

Ondarru Igeri Taldik 2024/2025 denboraldixai begire billerak egingo dotxu irailin, beheko kartelin agertzen dizen egun eta ordutan, Kofradia Zaharrin.

Azpiko aldin ikusiko dozuenak diz AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

*Ohorezko Mailako taldik eguaztenin jokatuko dau etxeko hurrengo lagunarteku, 19:00etan, Amaikak Bat taldin aurka.
A zelako albisti hartu douen astin, GORKA URBIZU eukikou Irailak 21in (zapatu) Portuko Ranpan. Kontzertuko sarrerak nahi dotxunak euki, Irailak 18xan (eguaztena) arratsaldeko 7retatik aurrea Portuko Ranpan bertan ahalko dau eskuratu 15 euron trukin (lagun bakotxak sarrera bi gehixenez ahalko dau lortu).

Zabaldu dabe ikasturte barriko matrikulaziñoi Unanue udal musika eskolan. Irailak 2txik Azarun 15 bittartin zabalik egongo da epi ixenak emoteko. Musiki matxe badozue atik iratxe topakozue bertan eta edozer galdera edo dudaren bat argitzeko be prest eukikozuez bertan.

Honek diz baixako arratsaldin eta zapatu goxin Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERA K.E. talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!
