Ahuakemonalan AURKEZPENA domekan, 13:00, Alamedan

Hamen gatoz osteabe barrixakin. Ba ahuakemonalako bideuak ixan bazin udan ONDARRUTAR BERBAKin, on mobilleako aplikaziñoi dator: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.iametza.ahuakemonala
Bai, barakiau baakixuena, bañe, bañe, bañe… eztakixuena ra, domekan, ongoxe domekan (29) AURKEZPENA eingo dabela Alamedan jentin aurrin eta hilan 3ko LEHIAKETA MUNDIALAN barri be emongo dabela: http://www.ahuakemonala.eus/lehiaketa , eta ARGAZKI ERRALDOI be atako dabe partaide guztikin…!
ahuak emonala
Eta eguenin, pintxopotin DESAFIXUUUU! (joder, erronki, erronki): BAGAAAA? Ala EZ GAAA! Gauze ixango ga egun guztin erderaz berbaik ein baik pasateko? Fija, fija, behiko pegatai: Erderaz bazabiz lagunak gorrixe ipiñikotsue; tarteka, esaldixak erderaz botaten bazuz, horixe ipiñikotsue…; on eskueraz bazabiz, hartu peatiña berdiiiiiii! Eta zeñek peakostaz ba? Zeuek zeuen artin! Mahaixak ipiñitxe eongo diz pegatiña tirak banatzen, fale? AAAA! Nahizu esko bat bota? Antolatzailiai lagundu zeozetan? Bengaaaa, baaaai! Idatzi udal euskara teknikaixai (mrey@ondarroakoudala.net) edo 946833668re diar eiñ. Afuntaaaaa!!!
haserre

triste

pozik

Ondarruko hizkeri, mobillin danon eskure

1
Ondarruko udaleko euskera batzordik “ahuakemonala” egitasmu sortu ban ONDARRUko euskeri indartzeko eta hor barrun mobilletako aplikaziñoi sortu dau.
Aire globun, demasa, dra eta antzeko esakera eta berbak jaso dauz ‘Ahuakemonala’ egitasmuk herritarrakin batea garatutako aplikaziñoin. Aplikaziñoi azpixan agertzen dan helbidin lortu leike, debalde: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.iametza.ahuakemonala .Ta erozein zalantza bakazue deitxu 608 676 017 telefonoa.
2

Domekan, Santa Zezili; bezperan, musiki edonun!

Ondarruko txistulaxak
Musikerun patroni ixanda, musikaik ezin falta astebukaeran. Eta ondarrutarron egitaraun barrun, ekitaldirik politxena edo berezixena esango geunke, bixar goixeko kalejiri: zapateroko txistulaixai metalak gehitzen gakoez eta honetxek urteten dau (beatu bideue). Hori bai: beroi momentuoi bixitxeko, edo despertadora ipiñi bizu, edo gaupasi einbizu, goxeko 8 txerdixetan urtengo dabe-ta! Gora Zeziliii, bixi musiki!