Hamen dator SANTA ZEZILI, MUSIKERUN EGUNE!‏

musikuk
SANTA ZEZILI 2015, ONDARROAN!

EGUAZTENA 18, SANTA ZEZILIRI BERTSOTAN
17:30ean Unanue Udal Musika Eskolako ikasleak kalez kale ibiliko dira Santa Zeziliko bertsoak abestuz.

EGUENA 19, MUSIKALEAN EGUNA
18:00etan Alaiko eskaileretan MUSIKALEAN, Unanue Udal Musika Eskolako txikienak abesten eta dantzatzen arituko dira. Laguntzaileak biolinak eta saxofoiak.

ZAPATU 21, STA ZEZILI BEZPERA
8:30ean, Herriko txistularien eta Metal taldekoen kalejira
Eguerdian, Triki-pandero kalejira Kresala Kultur Elkartearen eskutik.
20:00etan Ohiko Kontzertua Andra Mari elizan. Bertan parte hartuko duten taldeak: Unanue Musika Eskolako abesbatzak, Kantaize abesbatza, Ondarroako Metal taldea, Herriko Txistulariak eta Unanue Kamara Korala.

Akordaten zaze ixezko tanborradiaz? ei! Badatorrela euskera eguneee!

tanborradi
Euskara Egunin (abendun 3an), 18:00etan urtengo rau tanborradik “Euskerik batzen gatxulako” lelopin. Ei, eta nun afunta bir de? Zurrumurrun, Brontxenin, Kitxun eta Kuriken. Edo nahixa bazu eta internet-zali baza hondarahua.eus -en. Zirkiñ txotxo, ongoxe domeki re-ta (22xe) azkanengoko egune afuntateko. Ei, eta entsaxuk? Azarun 30in, eta abendun 1in eta 2xan Zaldupe eskolan (txanda bitxan: 16:30-17:15eta eta 17:15-18:00eta.) A! eta allarte, “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?” kanti be tanborradan du te. Etxin entsaxata nahi bazue agertu be, behiko helbidin dakazue ikasteko.https://www.youtube.com/watch?v=h_5MszVgUmQ
Eta beste konto bat: Abendun 3 eguena ra, eta pintxopoti eongo ra be bai. Eta hamen dator DESAFIXUUUU! (bale, bale, erronki, erronki): BAGAAAA? Ala EZ GAAA! Gauze ixango ga egun guztin erderaz berbaik ein baik pasateko? E? E? E? Hurrengoko kapitulun dato gehixa!

Radixuk 25 urte! 2015-11-28, 1.kontzertu: ANESTESIA+KRAUSSK

2015eko urte amaieran, Ondarruko Radixu Irratixak 25 urte betekotxuz, AUF!!! 25 urte egunero ez dizenetik beteten, aurten, dejausautdeguindoun: 48 orduko emanaldixe, Radixun ibillitxakuon bazkaixe, hiru-lau kontzierto, eta gauza gehixa (on danak eztotxuaz kontako!). Eta hasteko, hamen dakazue lehenengoko kontziertu: ANESTESIA + KRAUSSK azarun 28xan Beikozinan. Sarrerak saltzen ipiñitxe raz Zurrumurrun eta Beikozinan. Ezazela jebise? Trankil, gu ondo konpontzen ga musika estilo guztikin-de… Hurrengokun, zeuri!

Radixu irratia 105.5 FM
http://www.radixu.info
azarun 28 anestesia beikozinin

CARMEN ADURIZen litografixan erakusketi ETXELILAn

litografixak etxelilan urrixak 13tik aurrea
Nox: Urrixan tzir (ordutegixe: astelehenetik –baixakure 16:30etik-20:30ta)
Antolatzalli: 7 Emakume en Movimiento
Leku: Etxelilan
Anima lan eder honek ikustea!
Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan; gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak,
parte hartze libri eta debaldeku danonntzat!