Kulturi eta kirolak
Abendun 11 (baixaku), SENEGALESAK dantzan Beikozinin
Kontzesiñoiko bertso jaialdixe MARKIÑAn
Gaurko egunez eta urte askotan, Markiñako AMAIUR ELKARTIK bertso jaialdixe ospatzen dau frontoin, eta aurten be ez dabe hutsik ein. Ondarrutar bertsozale asko juten diz berta eta aurten be han daz. Bertatik bixaldu dosku argazki hau.

Eztakiauena da datorren urtin ahalko daben antolatu, ze, argazkixan agertzen dan latxeik Estatu españolak, dauken lokala (TXOKU) ostukotze .
Abendun 12xan (zapatu), Eskualdeko bertsolaxak ARRIGORRI ostatun
UNANUE udal musika eskolin abenduko egitarau
Hamen dator 2015ko KAKATZAN
Euskera Eguneko lipdube, ZALDUPE eskola publikotik
JONE BURGOA ARKOTXAn margo lanan erakusketi Etxe Lilan

Abendun 1etik 19re
Ordutegixe: 16:30-20:30
7 Emakume en Movimiento elkartik antolatute, beste emakume ondarrutar bat animatu de ongun beran argazkixak erakusgai jartea: Lore Burgoa Arkotxa.
Oso lan ederrak! Hurreatu ikustea
Etxelila herriko artisten lanak erakusteko toki bilakatu de osteabe.

Zeu be animatzen zaz zeure lanak partekatzea? Jarri geuaz kontaktun!
Bixar, abenduk 3 EUSKERA EGUNE! (egun guztiko egitarau)

– Abenduak 3, eguena:
*Egun osun tzir, “Geu ondarrutarrak” bideu tabernetan eta kalin.
*Egun osun tzir, hainbat ekintza herriko ikastetxitan: jolasak, sketxak, berba jokuk….
*Egun osun tzir, LEHIAKETA MUNDIALA: http://www.ahuakemonala.eus/lehiaketa
*9:45tan, Argitxo zurekin! Kalejiri Zubi Zahar Ikastolatik herri osun tzir.
Geldialdixetan, kantuz alaituko dabe txoku.
*18:00tan, “Euskarak batzen gaituelako” Euskara Eguneko Tanborradi Zaldupetik Itsasaurrea. Zaldupeko Hondar Ahua guraso elkartik antolatute Udalan laguntziaz.
*Iluntzin, pantaila erraldoi ipinitxe eongo da Kofrai Zaharreko horman.
*19:00tatik aurrea, olgetan-benetan, mundu guzti berbetan ipiniko daben kale animaziñoi. Laguntzailik: Txirrimorraski taldi eta Ondarruko antzerkizalik
*19:00tatik aurrea, pintxopo-berbak tabernetan suts eta bits, barrun eta kanpun.
*Egun osun tzir, “BAGA ala EZGA?” Udal euskara sailak botatako desafixu:
Erderakada baik, baietz eguna pasa!
Egun horretan ATA ARGAZKIXAK eta bixaldu http://www.ahuakemonala.eus webgunea
Fale?

Ahuakemonala app-in aurkezpena Ondarrun ( atzoko argazkixe)
AHUAKEMONALAkuk, hauxe idatzixe bixalduzku: Atzo eguerdixan Alamedan batu giñan Ahuakemonala aplikaziñoin aurkezpena etxeko. Ondarrutarrok telefonuk eskun hartute ata gendun argazkixe eta Eneritz Basurko euskara zinegotzixak aplikaziñoin nundik norakuk aitxatu zitxun. Email honetan dakazue app-in barri emoten daben prentsa oharra eta atzoko argazkixe zuen komunikabiditan honen barri emoteko.






