
Kulturi eta kirolak
Maiatzak 6 (baixaku), SOStemible ARRIGORRI ostatun

BAIGURAn egon ga asteburun
Erronkako beste mendi bat eindou. Luhusotik 3 bat kma dan aterpe etxe baten aurretik urten eta ordu terdi kosta gazku tontorrea allati. Iparralde guzti ikusten da mendi puntatik.

Maiatzak 7 Lekeition, ERROAK dantza tradizionalan ikuskizune
Bizkaiko Dantzaixan Biltzarrak antolatute ikuskizune emongo dabe eskualdeko dantzai taldik, tartin Ondarruko KRESALA dantza taldekuk (Saliña-Saliña dantzatuz)

Apirilak 29 (baixaku), 12. ibilaldi osasungarrixe, etorri zeube!!

Zoixonak Asier!
Atzo, Bilboko 22. maratoi erdixe ixan zan eta Asier Ugartetxea ondarrutarrak irabazi eban hasieratik aurri hartute bestiai.

Barrixe Hitzan zehatzaua irakurteko, hamen loturi:
Asier Ugartetxea ondarrutarrak irabazi du Bilboko 22. Maratoi erdia
Josune Laka Artetxen arte lanak La Rocan (BILBO)
7 Emakume en movimiento-ko kide eta Etxelilako artegintzako partaidi dan Josune Laka Artetxe herritarrak Bilboko La Roca-n ipini dau bere lanak erakusgai. Artegintzako lanak kanpoa zabaltzen daz!
Egili: Josune Laka
Noiz: Apirilak 23tik aurrera
Leku: La Roca, Ercilla kalea 1, Bilbo
Bilbo aldetik zabizenok eta hurbildu nahi dozuenok atik zabalik dakazue herritxarran artelanak ikusteko!
AURRERAko partiduk ongo astin

AZKEN MOHIKANOA irratsaiu eguaztenetan, entzun!!!
Bixar, eguaztena, gabeko 10etatik aurrea, RADIXU IRRATIAko AZKEN MOHIKANOAK irratsaiun…
2016-04-15in, Kofrai Barrixan ein zan Kamiñaldeko lupeixiai buruzko Batzar Informatibun grabaziñoi eskeiñikou.
FM-ko 105.5 edo www.radixu.info

Apirilak 22 (baixaku), hitzaldixe ARRIGORRIn: Erotikin errealitate desberdiñak
