
Kulturi eta kirolak
Maxatzan 16tik 22re, ZUBI-ZAHAR herri ikastolik antolatutako XVI. kirol asti

Maxatzan 20 (baixaku) KRESALAko bandan ibilitxakun entsaxu

“Zelan berba ein sexualitatiai buruz gure umiai” hitzaldixe Maxatzan 18xan
Egune: Maiatzak 18, eguaztena,
Ordutegixe: arratsaldeko 17:30ean
Leku: Etxelila
Antolatzaili: Ondarroako Hezkidetza Egitasmu

Maxatzan 21n (zapatu) ospatuko da 2016ko KRESALA egune

AURRERAko partiduk astebururako

Maxatzan 10etik 28re, Arte lanan erakusketi ETXELILAn

Maxatzan 28xan, XIII. FUTBOL 7 Txapelketi HENDAXAn
Ekimen hau sortu zanetik, ONDARRUTARRAK ez dou hutsik ein bertan jokatziai. Asko ixan diz ekarri douzen kopak eta domiñak (endreruk be eindouz). Jakin douenez, aurten herritxik 4 talde jungo diz berta jokatzea.


Hasierako txapelketatik eta gaur egun etxen dizenak konparata asko aldatu de egune. Gaur ezta bakarrik futbolin jolasti, egun guztin tzir daz gauzak: bazkaxe, kontzertuk, umintzako jolasak, liburun aurkezpenak… iñoiz ez bazaze bertan egon, aurten dakazue aukeri maxatzan 28xan hara hurreatzeko. Hamen dakazue aurtengo egitarau:

Herriko komikilaxak BARTZELONA aldin
Gaur arratsaldin itxi dabe 34. BARTZELONAko Nazioarteko KOMIKI erakustaldixe. Bertan egon diz herriko marrazkilaxak tendentzixa barrixak nundik noa dabizen ikusten.


Maiatzak 13 (baixaku), 3.elkartasun BERTSO saxu
Gogoratu egun hori eta lelengotik hartu berta juteko sarrerak. KULIXKA eta ANAITASUNA tabernetan dakazuez 5 euron trukin. BEÑAT GAZTELUMENDI, IÑAKI MURUA, MIREN AMURIZA eta MIREN ARTETXE entzuti merezi dabelako.
