
Kulturi eta kirolak
Ekainak 24 (zapatu) musika kontzertu Ondarruko Andra Mari elixan
Zapatu illuntzeko 20:15in Ondarruko Andra Mari elixan ixango da kontzertu, eta bertan Ondarruko Unanue Kamara Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak parte hartuko dabe. Kontzertuko errepertoxu, Urtza Alkorta, Leire Bilbao, Mikel Etxaburu , Kirmen Uribe eta Jabier Ituarte ondarrutarran lanak osatuko dabe. Lan hauez gain, beste zortzi obrak osatuko dabe zapatuko kontzertu; a capella kantata edo instrumentukin lagundute: pianu, bateixi, perkusiñoi, kontrabaxu eta baxu elektriku.

Ondarruko Unanue kamara korala eta Markiñako Emeki koralan batuketi de egitasmo hau aurrea erungo dabena , UKKEME. 30 emakume urtarrilletik aurrea dabiz elkarlanin proiektu honei itxuri emoten, Yolanda Loira eta Estibalitz Arrizabalagan zuzendaritzapin.
GORRI GORRI GORRI ZERA ZU!! Ekainak 23an

Ekainak 22 (eguena) Zaldupe eskola publikoko ikasturte amaierako jaxe

Ez aspertzeko lakoxe ZAPATU!
Gure herrixan ohiku dan modun ekimenez betetako egune euki dou, argi da gu ez gazela geldik egotekuk! Udako giru be egun guztin euki dou lagun!
– Goxin hainbat Ondarrutarrek EH BILDUN eraberritze kongresu nazionalin parte hartu dabe. Bertan aurkeztu de koordinaziñoi orokorreko ekipo barrixe.

-Eguerdiko 12xak aldea lenako teknikak eta estilu ibilitxe eskuz einddako bela-batela bota dabe errixure.
Josu Laka ‘Trontxo’-k eskuz egindako ontzia uretaratu du Ondarroan
-Sarek donostin deitxutako kontzentraziñoin be eon ga Ibon eta preso gaixo larrixan askatasune eskatzen!
-Egun guztin tzir ZUBI-ZAHAR herri ikastolakuk euran jaxe ospatzen ibili diz



-Herrittar talde bat be inguratu de GASTEIZ aldea, IREKI ekimenaz (lantokixetatik be PRESO eta IHESLAXAK ETXEA!!) bat etxen.


-Hainbat gaztek eskualdeko gazte topaketetan parte hartu dabe, bertan ildo eta problematika ezberdiñak eukitxuez lantzeko eta eztabaidatzeko: sorkuntzi, lana, elikadura burujabetzi, komunikaziñoi, hezkuntzi, feminismu.

Eguerdixan gaztetxin bazkaldu, inddarrak hartu eta atzaldin einddabe segi tailerrakin.

-Iluntzin Izaro Andres eta Iker Lauroba musikarixan kontzertu ederra euki dou portuko ranpan.


-Eta egunai amaieri emoteko “Francoren bilobari gutuna” antzezlanan azkan emanaldixe egon da frontoin.


Ekainak 19 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: Aspectos sorprendentes del sitema solar
Hillero Zientziaren Giltzak Elkartik antolatzen daben gai desberdiñan ingurun hitzaldixe eongo da ongoxe astelehenin Beikozinin. Hizlaxe ESTEBAN ESTEBAN PEÑALBA matematikaxe ixango da eta Eguzki sistemin inguru atxik eingo dau berba.

Lea-Artibai eta Mutrikuko gazte mugimendun TOPAKETAK Ondarrun
Gazte mugimendun topaketak ein zin pasan urtin Barañainen, herritxar batzuok be bertan eongiñan hainbeste gairen ingurun eztabaidatzen: feminismuai ze ekarpen ahal dotsau ein gazte ikuspegitxik, topatu gaztekomunikabidi zelan ahal da hobetu, etxebizitzin problematiki zelan landu geinke, eta lana? Galdera asko eta idea askok urten ben topaketetatik.
On geure eskualdiai aia gako txandi, bertan eztabaidatu gendun guzti geure eskualdita ekarri eta gazte mugimendu inddartzeko beste ahalegin bat eingo dou Ondarrun ongoxe zapatun.
Ixena emoti komeni de bazkaldu nahiez gero, bañe ez bada nahi bazkaldu edo bakarrik goiz/atsaldeko eztabaideta nahi bada etorri jakin badala aukeri apunta baik etorteko be.
Hamen jarraitxuko douen ordutegixe eta kartel nagusixe:


Eztabaidatu, ikasi, erakutsi, ulertu… Gazte mugimendu eraikuntza lanetan da!
Ekainak 17 (zapatu) Antzerkixe Frontoin, ‘Francoren bilobari gutuna’
Euskal Herrixan tzir bueltaka ibili dan antzerkixak atzanengoko emanaldixe ONDARRUn emongo dau. Ondarruko frontoin gabeko 22:30etan. Eguraldi txarra egingo baleu antzerkixe Bide Onera zinin ixango da. Sarrerak aurrez eskuratzeko aukeri eongo da Ondarroako turismo bulegun eta zazpi euroko kostu eukiko dau.

.
Ekainak 23 (San Juan bexperan), gaberdixan AKELARRI Artelan Elkartin eskutik
Badator SanJun bixpera gaba (10 egun baño ezti geatzen), urteko gaurik majikuena, 30. Akelarri ixango da aurtengu eta gañea baixaku! Zenbat eta jente gehixa anima eta parte hartu, hobeto. Danon eskutan da holako egun bateko jai txikixak bixi-bixik manteniuti. Danok zaze inbitata.

Bizikletan, Mendiz mendi eta aurten Igaxan be bai. Prest danok DINAMARTXAKO?
Uztailak 1in ospatuko da aurten Zapato URDIÑE eta honeaz batea DINAMARTXI. Aurtengo barriztasune uretan eukiko dou. Bizikletan eta mendiz mendi ixan badiz onarte erronkak, aurten igaxan be etorriko dizelako DINAMARTXAkuk. Probetan parte artzeko ixenak emon birdi Ekainak 26, 27 eta 28xan Plaza Musikan. Antolatzallin esanetan hiru probak gogorrak dizela gogoratzen dosku eta entrenata juti gomendatzen dosku. Laguntzalle biarra be badaukela ta esku bat bota nahi ixan ezkeo eskertuko leukela. Azpiko kartelin dakazuez bete birdizen baldintzak jun nahi ezkeo.





