ONDARRUko jaxetan TXOSNETAKO EGITARAU!!!

Hamen da urtero modun txosna batzordi Andramaxetan egurre emoteko prest! Jaxetan auzolanin eta elkarlanin antolatuko dizen ekimenan kartela ata dabe!

Aurten gainea nobedade batzukin! Txosna gune bixeta mugatu baik herriko beste leko batzutan be prestatu dotxuez gauzak…Elegante egune, baltsa jeitsieri, pala-zartain txapelketi, play-back ak….

…baine beti be…

JAXAK HERRITXIK ETA HERRIXANTZAT!!!

Uztailak 27 (eguena) PELAX Moby Dicken

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azarun hasi zan lehen bakarkako emanaldixak eskaintzen, beran ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk lenaua, 2014ko martxun, beran lehen EPa kaletatu ban, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntziaz lokalin zuzenin grabatutaku.

Rockan maitali ixanik, abestixak atontzeko banda bat osatu ban 2014ko apirilin. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez ixan diz proiekture batu dizen musikaixak.

Bandin laguntziaz zein bakarka kontzertuk han eta hamen eskaini bitxartin, beran lehen lan luzi kaleratu dau 2015eko martxoan, autoekoiztu, Cowboy’s Orchestra saiuk, Saran grabata Iñigo Irazokiaz, eta Jonan Ordorikak masterizata Azkarateko Mamia estudixun.

pelax