

ZUBI-ZAHAR ikastolatik idatzi hau jaso dou:

Gaur ipinitxuez salgai MARABILLI festibaleko antolatzailik AMPARANOIA+EL GANCHO SONIDERO DJak (Urriak6) eta ZEA MAYS+ELEPUNTO DJ (Urriak7) kontzertun sarrerak salgai BEIKOZINAN eta ZURRUMURRUN! Beste hainbeste ekimen eongo di baine jende gexen mobiukotxuezen kontzertuk honetxek ixango dizela aurreikusten da.
Aurreko urtitako sarreran salmentin abixari ikusitxe sarrerak ahalbaitx ariñen erosti gomendatzen dou, eun gitxixin salduko diz eta…!
Asier Ugartetxea Ondarrutarra ixan da 190 partehartzailetik lehenengoku Vianako (Nafarroa Garaia) lasterketan. Probi herri barruko 5 kilometroko zirkuito bat bi bidar aringaingan etxi zan eta 34,59minutun einddau Asierrek
Argi da herrixan kirol arlun maia altu eta potenti dakauena… Korrikalaxak, igerilaxak, mendigoizalik, txirrindularixak, triatletak… eutsi gero!!!
Turrunetik ZOIXONAK!
(Iturrixe:Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza)
LANESTOSA-PEÑA DEL MORO-RAMALES, mendi irteeri antolatu dau AURRERA MENDI TALDIK. Ixenak ANAITASUNA tabernan emon birdiz irailak 7rarteko epiaz. Botak jantzi, jateko zeoze erun ta lagun kuadrilla ederraz mendi buelti etxeko aukera ederra dakau, Anima!!

Aurtengo nobedadetariko bat ixango da atal hau, bañe horretako jendin parte hartzi eskatzen dau. Barnetegixe eta Marabillin arteko elkarlana ixango da. Etxin gordeta dakazuen edo lagunen batek euki leiken bideo grabaketaren baten barri baakazue, jaialdiko antolatzallikin harremanetan jarri.



Gogoratu, Abuztun 8,9,10 eta 11an eingo diz entsaxuk Kofrai Zaharreko 3. solairun. Tanborradan gustoku bazu tanborra joti, ez galdu aukeraik eta hurreatu.
