Ekainak 24 (zapatu) musika kontzertu Ondarruko Andra Mari elixan

1Zapatu illuntzeko 20:15in Ondarruko Andra Mari elixan ixango da kontzertu, eta bertan Ondarruko Unanue Kamara Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak parte hartuko dabe. Kontzertuko errepertoxu, Urtza Alkorta, Leire Bilbao, Mikel Etxaburu , Kirmen Uribe eta Jabier Ituarte ondarrutarran lanak osatuko dabe. Lan hauez gain, beste zortzi obrak osatuko dabe zapatuko kontzertu; a capella kantata edo instrumentukin lagundute: pianu, bateixi, perkusiñoi, kontrabaxu eta baxu elektriku.

2

Ondarruko Unanue kamara korala eta Markiñako Emeki koralan batuketi de egitasmo hau aurrea erungo dabena , UKKEME. 30 emakume urtarrilletik aurrea dabiz elkarlanin proiektu honei itxuri emoten, Yolanda Loira eta Estibalitz Arrizabalagan zuzendaritzapin.

 

Iruzkin bat utzi

Aisialdixe, Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.