Gaur KORRIKA pasaten da ONDARRUtik! (Argazkixak)

Gaur Illuntzeko 8:15an aldin allako da herrire KORRIKA Mutriku aldetik eta horretako dana prest dauke antolatzallik. Markatxuez kilometruk eta talde bakotxak badaki nun egon birdan allaten danin, herrittarrak be prest dazela emoten dau, KORRIKA dendan petuk saldu te saldu ibili dizelako. TURRUNE etxen douenok be hortik ibiliko gaz, ta zu? Dudaik ez dakau Ondarrutarrok eztouela hutsik eingo olatu honei. IKA, IKA, IKA, HAMEN DATOR KORRIKA!

Guk gure petu prest dakau!

Pasa da KORRIKA ta irudi ederrak eskeini dou Euskal Herri osuai.

Apirilak 12 (domeki ) 2026ko BOGA mendi martxa!

Beste behin be hamen da aurtengo BOGA mendi martxi ONDARRU-ONDARRU (Apirilak 12xan), Zubi Zahar herri ikastolik antolatute. Bi ibilbide eukikotxuz, bata, luzi (23 kilometroku) eta besti txikixe ( 10 kilometroku). Ixen emotik: boga.aurreramt.org . Nahiz eta mendi martxi eztan profesionalantzako, komeni de prestaketak einde juti mendire, ganorazko oinetakuk, jateko apurre eta hidrataziñoirako ur botillaren bat be. Anima eta hartu parte!

24. KORRIKA hasten da bixar, Erne!

Badator 24. KORRIKA eta herritxar asko urduri ipintxen hasitxe daz. Bixar Atharratzetzik urtengo dau eta ziur gaz Ondarrutar asko egongo dizela bertan aringaingan etxen. Halan da guzti lasai egon, bertatik berta bixi ixango douelako Martxoak 25in illuntzeko 8:16tatik aurrea ONDARRUn. Mutriku aldetik etorriko da ta behian ikusiko dozuen latxeik herriko talde ta elkartin artin eskutik eskure erungou Berritxuruntz. HITZAk emongotza ongi etorrixe eta KIDE Kooperatibik emongotza agurre. IKA, IKA, IKA, HAMEN DATOR KORRIKA!