Gure etorkizunak be ez dotza billurrik atzeko tentepostiai
Kartzeletatik / Deserrittik
Ez ga gelditzen, bixar danok PLAZA
Zeindde biolentu hamen?
Argazki gexa jasoten jarraitzen dou. Gaur jaso douzenak oso adierazgarrixak diz. Ertzain batek erresistentzixa baketsu etxen dan pertsona bat odoletan lagaten badau, zeindde biolentu?
Eskerrik asko Nieves goiko argazkixakatxik. Behiko argazkixak Aritz Loiolak Garantzako atatakuk diz.
Eta beste periodiko batzutan agertu dizenak:
OndHarro!
Lagun batek bixaldu daben irudi ederra!
Askeguneko komunikazinoi taldik be biharrin jarraitzen dau, argazkixak eta bideuk batzen, eta laster argitaratukotxuz!
The Guardian-en be agertu ga!
Argazkixak eta bideuk jasoten jarraitzen dou. Segi bixaltzen! otzara@hotmail.com
74 urteko gixona tatarrez ertzain artin.
Goiko bideun, adi honetxei momentuai:
0:07txik aurrea, ertzainak karpa parin dan gixon urdinddunai joten.
0:30 – urdinddun gixona kokotetik estutute.
1:19 – 74 urteko gixona behangainea botata. Aupa Sabin!
Hauxe da Urkullun ertzaintza “barrixe”!
KONTUZ berban esanahixaz!
Diño barne sailburuk, euran nahixe txapelgorrixak “policia de proximidad” bihurtzi ei de eta adibide morun Boby ingelesak jartzen dotxuz. Edo geuk ez dou ulertzen, edo eurak enfasis gehixei ipintxen dotze. Guri, eurak erabiltzen dotxuen maittatzeko moldik, gorrotu sortu eragiten dozku. Beste alde batetik, guk beti ulertu dou, herriko agintari nagusixe udaletako egiten dizen botun bidez aukeratzen dala. Gure herrire agertu dizen tipo arrotzak, ez dabe bardin ulertzen. Hori bai eurak DEMOKRATAK diz, gu ostea BIOLENTUK. Baten batek mundu aldrebesa dala esango dau.
Urtzan atxiloketin bixamona
Atzoku burutik ezin kendute jarraitzen dou. Eta herritxarran argazkixak jaso eta jaso gabiz. Interneten be gauza interesgarrixak gaz topaten. Hamen dakazuez:
Atzo salatu gendun modun, ertzainak mediko boluntaxuk izotzik baik laga zitxuezen. Argazkixan, izotzan neberi, rekisata. Hauxe da ertzainan jarrera ‘humanitaixu’: jenti jo eta gero medikuai biharrin laga bez!
Argiako kazetaixak grabatako momento eder bat, herritxarrak zubixan batute, alkarreaz kantaten.
Egun argiz herriko alkati tatarrez eruteko kapazak badiz, zer ez dabe eingo euran ezkutuko kalabozutan?
Donostiko autobusetan agertu dizen aldarrikapenak.
Urtza, geu be zeure inddarraz eta bixipozaz geatzen ga! Eutsi gero!
Gaur, EHbilduko parlamentaixuk Ondarruko herri harresixan aldeko kamisetakin parlamentun
#Herriharresia, seigarren egune
Adi bixar honei peatinionei, zer esana emongo dau eta!
Hamen pare bat argazki, ertzainan metodo pazifikuk zeintzuk dizen ikusteko: surretin ten etxi, beixetan atzamarrak sartzi, jentiai apuntati…
Gerotxuau hasiko ga gaurko egunan baloraziñoi eitten, benetan gaurko egune ONDARRUKO herrixan eta herritarrantzako zer ixan dan, bañe txapela kentzeko jarreri euki douela begi bistaku dala iñok ezin dau ukatu.
Erabili daben jarrera bortitzan aurrin, tinko bañe baketsu erantzun dotzau. Gaur eta aurreko egunetan herrittarrak aske guniai emotzen babesa ezin leike neurtu, janarixak prestaten, gau ta egun biditan egon dan jenti txapelgorrixan jun etorrixan barri emoten, informatika saile erun daben peñi, bolandererun lana, ekitaldi kultural guztik monta daben lagunak, …
Guk geure aldetik (TURRUNE) ezinddou eskertu jaso douzen argazki, bideo, animo mezuk, logistikako mateixal… guztik. Askotan erantzun be ezin ixan dou ein, hain ibili gaz lanpetute! Turrunak egunetik egunea bisitxa gexa eukitxuz. Gaur, adibidez, 12.000 bisitxatik gora euki douz. Hauxe da herritxarrok herritxarrontzako einddako komunikazinoik dakarren inddarra!
Jakin, jasoten gabizen mateixal guzti artxibaten gabizela ta segi eitteko bixaltzen, badakiauelako milaka ixan dizela ata douzen argazki ta bideuak. Hamen, on dala gitxi hartu douzen batzuk
PAULIN ta BEGOÑA lelengoko filan, aurrez aurre, betiko lez.
Beatu Italitxik alla gazkune: http://www.infoaut.org/index.php/blog/conflitti-globali/item/7799-il-muro-popolare-resiste-allarresto-di-una-giovane-bascakun artikulu
Eta bideo gexa, jentik bixaldutakuk eta internetetik hartutakuk:
Hamen bideo bat, mediko boluntaixuk einddaben bihar ederra erakusten dabena: eritxutakuk lasaitxu, zaurixak garbitxu… gogorra ixan da ertzainak jenti zelan ekarteben ikusti!
Bi bideo argigarri: bata, ertzainak herritxarrak apuntaten; besti, ertzainak Maribi Ugarteburu mehatxatzen. Guri, harrotasune; eurana, harrokeixi!
Urtzan atxiloketi, Argiako kazetari Lander Arbelaitzek grabata.
Interneteko sare sozialak argazki ederrez beteten daz:
Itsas Aurreko prentsa aurrekun esandakuk
Herritxarrak bixaldutako argazki eta bideuk jasoten gabiz.
11:00 – Irabazi dugu. Urtza erun dabe, baine berak esaban morun, irabazi einddou. Argi laga dou zeintzuk gazen bakin alde, zeintzuk gabizen bide baketsuk erabiltzen. Eta argi laga dou zeintzuk dabizen Espainiko legin menpin. Espainiko Audientzixa nazionalak aginddu, PNVk bete eta ertzainak herritxarrak jo. Ondarruaz eta ondarrutarrakin harro egoteko egune da gaur. Eta eskerrik asko Euskal Herritxik etorri dan jente guztiai. Gora Urtza! Gora Euskal Herria askatuta! Danak etxea!
6:00 – Badatoz eta hauxe da topako dabena. Twitterin ga jarraipena etxen: twitter.com/turruneondarroa
#Herriharresia, bosgarren egune
00:30 – Gaurko egune atzoku latxeik amaitzen dou, umorez eta kantaten. Egunero gaz ikusten Ondarru herri alai, aske eta borrokalaixe dala. Gaur bixiko douena historiku ixango da. Ixe ezta ixango bardin bixartik aurrea. Eutsi elkartasunai! Gora Ondarru! Gora Urtza! Danak etxea!
00:00 – Beste herrixetatik mezuk jasoten jarraitzen dou:
– Beste egun bat gehiago. Animo bihotz bihotzez. Nahiz eta turrune zuzenean ez entzun, zuen mezu eta idatziak irakurtzen ditugu eta ba dakigu zer gertatzen ari den une oro. Poz handia ematen du ikusteak nola atzoko eta gaurko gudariak herri harresia babesten duten. Besarkada handi bat denori eta ea gaur gaua nola igarotzen dezuten. Ondarruan ez egon arren gure bihotzean zaudete.
– Egunero nabil “turrune” beiratzen eta erabat emozionatzen naz Juanito Arantzamendi, Imanol abari, urte pilo bateaz hortxe “al pie del cañon”. Edadeko jende asko gaztikin batea. Zelako politxe! Alkar batute inddar handixe eileike. Inbirixi emotezta arraine parrilan erreta ikusiaz, kontziertuk… zelako giru! Animo danoi ta eutsi goiari. Donostin bixi den ondarrutar bat
– Ibon Izak kopla batzuk bixaldu doskuz, ikusi hamentxe: Begira nago begira
23:30 – Gabeko asanbladi inoizkoik handixena ixan da. Kanpotik etorritxako jente asko da Alamedan. Erakusketa aretu be zabaldu ein bir ixan da, jentik lo ein ahal ixateko. Iurretako kuartelea 20 furgona baino gehixa sartu ei diz. Atxiloketi gaur ixango dala emoten dau, eta horretxeatxik 20 pertsonako zaintza taldik ipiniko douz gabe guztin zubixan ingurun. Eta 5etan danok esnatzeko aginddu jaso dou. Badatoz, zain eta esna eukiko gatxue!
21:50 – Antton elorrixotarra kontzertu da eskaintzen karpan.
21:30 – Urtzak ondarrutarroi emondako mezu. Aupa Urtza! Aupa Ondarru! Aupa Herri harresixe! Ez etsi, eutsi!
21:10 – Asanbladi einddou, eta esan dabe ixaleikela gaur gabaz etorti, prensa espainola hoixe dalako esaten.
Bitxartin jenti afaltzen da.
Bergaratik hauxe mezu jaso dou:
Aupa ondarrutar guztiai bergara aldetik eta urtzai animo asko eta turrunai zoixonak etxen zazen lana atxik eta segi herri harresixaz gogor ia lortzen douen ANIMO URTZA ETA MUSO BAT
20:10 – Gaur arratsaldin ELAko zuzendaritzako ordezkaixak etorri diz Ondarrure, Urtzai babesa emoteko. Eskerrik asko bene-benetan. ELAko militante guztik deitzen douz Herri Harresixan parte hartzea. Bide batez, badakiau bixar edo etzi Ondarrure etorriko dizen ertzain asko ELAkuk ixango dizela. Gure ekintzi baketsu ixaten danez eta ixango danez, dei eitxetsau horrei ertzainai atxiloketan ez parte hartzea, elkartasun seinale modun. Etxegabetzitan ez parte hartzi erabaki daben modun, atxiloketa politikutan be ez parte hartzi eskatzen dotsau ELAko ertzainai. Danok batea eraikiko douz garai barrixak!
19:50 – Zaparrara tropikala dakau jausten, baine karpa ederto gaz, epel epel! Itziarren Semeak joten.
Gabeako mantak listo dakauz!
Hauxe da Alamedan dan giro umoretsu!
19:40 – Kanpotik dabizen herritxarran mezuk jasoten gabiz, Urtzai babesa erakusteko. Londresen dakauen lagun batek hauxe idatzisku:
Aupa launak!! Bakarrik eskerrik asko emoteko idazten dot. Lanin jefi be interesata dakat ia ze pasaten dan da lagun kolonbianu be hor dabil galdezke ia zelan dan gure lagun “gerrileri”! Segi gogor alamedan eta Turrunan lan zoragarrixaz! Iggy.
Urriauatik be jaso dou mezu bat. Anboton Pili Kobeagan errautsak zabaltzen egon diz gaur familixakuk, eta irudi politx bat bixaldu dosku. Eskerrik asko, animo eta muso handi bat!
19:00 – Arratsalde oparu Alamedan: hitzaldixak, monologuk… eta ontxe ekitaldi bat einddabe herritxarrak, maunezko jantzitxe. Kanpoko jente asko dator gaur be gaba pasatea!
Gabaz eurixe eingo dabela eta, ahal douen bitarteko guztik gaz ipintxen kanpinak ez bustitxeko.
Goxeko zubiharresixan bideo gexa be jasoten gabiz, herritxarran eskutik:
15:15 – Zentinelak Arrigorrin dakauz, geu zaintzen. Eta flipaten daz: “zer daz montaten honek ondarrutarrok?”
14:50 – Batzuk bazkaltzen; bestik karpi montaten.
14:00 – Alameda erdixan karpa handi bat daz montaten herritxar batzuk. Eurixe ei dator, baine guk aterpi eukikou. Alamedatik ez guz!
Badakiau munduntzir zazen pilo bat ondarrutar zabizela Alamedako herri harresixe jarraitzen. Bixaldu zeuen babesa, idatzi paper baten mezu bat, ata argazki bat eta bixaldu otzara@hotmail.com helbidea.
13:30 – DJBull musiki ipintxen eta boluntaixuk jateku preparaten. Animo Ondarru!
Argazkixe: @iontelleria
Eta ertzainai gauza bat nahi dotsau esan: Alamedan gerua eta komodua gazela, eta eztakauela juteko asmoik!

11:30 – Furgonak bide erdixan buelta ein ei dabe. Geure inddarrak aproba naxan dabiz. Gabaz oso ondo erantzun dou, eta goxin be bai. Erakutsi dotsau eguneko edozein ordutan zubixe beteteko kapazak gazela. Baine ez trankilddu, zubixe beteten jarraitxu bir dou!
Lander Arbelaitz Argiako kazetarixak graba daben bideun ikusten dan modun, jente nausixe be harresixan!
10:30 – Badatoz furgonak Urtza atxilotzea. Etorri Alameda!
#HerriHarresia, laugarren egune
0:30 – Ondarrutarrok, eutsi eta ez etsi, umoreik ez galdu! Euskal Herri guzti geuri beeire da. Demostra daigun Ondarru herri alai, aske eta errebelde bat dala!
23:40 – Alamedi jentez beteta da, eta kanpotik etorri dan jenti kanpinak montaten. Gaur gure ‘Turrune’ blogak 6.700 bixitxa eukitxuz munduko leko danetatik, atzo baino 1.000 bixitxa gexa. Ondo gabiz!
23:00 – Kriston giru Alamedan erromeixiaz! Jenti etorri eta etorri beste herri batzutatik, eta zubixan beste aldin be kanpinak montaten dabiz.
Animo Alamedan biharrin zabizen dan-danoi!!!
20:50 – Kontzertuk amatxu diz eta jenti afaltzeko preparaten da. Gaur plenu eindde eta udalak mozinoi onartu dau konponbidin alde, EHBildun aldeko botukin. PNVkuk eztiz plenure agertu be ein!
19:15 – Alamedan kriston giru da, eta jente pilo bat.
Urtzak ez dau amore emoten. Geuk bez!
18:50 – Bertsolaixak amatxu diz. Ta on kontzertuk!
18:40 – Plaiko Zubixe askatasunan sinbolo da bihurtzen!
ZuZeu – Ondarroako Askeguneko zubiaz
18:15 – Atzo gabeko irudixak jasoten jarraitzen dou. Eskerrik asko argazki eta bideuk bixaltzen zabizen danoi (Jabi, Indixu…)!
17:30 – Jentik alamedan jarraitzen dau. Bazkalostin Patxi Saizek kontzertu jo dau. Eta eguerdixan prentsaurreku be egon da. Bertan, Urtzak Beltran de Heredia barne sailburu gonbidatua dau Ondarrure, berba etxea. Hamen idatzixe: Estefania Beltran de Herediari gutuna
Kazetaixak be zain.
Patxi Saizen kantaldixe.
Alamedi inoiz baino garbixaua dakau.
10:30 – Asanbladi ospatu dou Alamedan, txandak banatzeko, hurrengo ordutako egitarau zehazteko… 11tan konzentrazinoi.
Argazkixe: @uurruzuno
Kataluniako komunikabidik be hasi diz Ondarrure beatzen:
Vilaweb – Un mur humà evita la detenció d’una jove basca per terecera nit consecutiva
8:30 – Argitxu dau egunak. Gaba luzi ixan da, ertzainak behin baino gexauatan agertu dizelako Alameda inguruta. Turrune jo eta jo egon da, eta herritxarrak esna.
Atzo gure ‘Turrune’ blogak 5711 bixitxa euki zitxun, egun bakar baten sekule eztau euki horrenbesteik! HerriHarresixe sortzen dan interesan erakusle, ondo einddako biharran seinale! Animo eta eutsi!
Gara – Instan al PNV a situarse junto a los que se oponen a las detenciones
Hitza – Ertzaintza hirugarrenez saiatu da Aske Gunera gerturatzen
Eitb – Tercera noche en Ondarroa para evitar la detención de Alkorta




























































































