Ontxe bertan abisa dosku, KEMEN gaur arratsaldin Españaratuko dabela eta 18.30xak edo 19:00 aldin MADRILEA ailako dala.
Kartzeletatik / Deserrittik
Etxin gaz osteabe. UXOLA askatu!!!
Gaba guzti kotxin pasata, Boceguillas parin zero grado azpitxik eukitxe gero, epaiketa gela sartu ga.
Akredita gatxue (P horrek, prozesado nahi dau esan)
…eta zirku hasi de. Juezak, galderai erantzuteko; abokatuk, horreta ez gazela etorri; fiskalak, geure oneako dala… Azkanin danok altza ga eta gu baguzela handik esan eta ein. Jun da etorri 10 0rdu, eta epaitegixan 2. Kanpoa urten douenin abokatuai galdetutzau ia futbolaz konparaziñoi eñaz 1-x-2 zein ixan dan gaurko epaiketin emaitze, berak diño, x. Bañe beti be kontraxun jolaslekun jokatute.
Xabi Aranburun lagunak, atxilotu eta zazpi ordure askatu dotxuez
Halan kontasku eurak zer pasa gakoen zapatun, urrixan 26xan: Jakindde zelako tratu dazen emoten XABIai, erabaki ben bixitxa kamiseta erreibindikatibukin juti. Bertan salatzen ben zelako egoeran dan ondarrutar presu eta horren erantzule nagusixe Lyongo kartzelako zuzendaxe eitten ben. Bixitxa sartzea ixuzenin funtzionaixuk esatzen kamisetak kentzeko eta eurak ukatu ein zin. Hori dala ta kartzeleruk atxilotu ein zitxuzen hiru lagunak, JULEN, BINGEN eta JOSE. Zazpi ordu eta gero solte laga dotxue, bañe karguk ipini dotzez. Gaur arratsaldin diz Miren abokatuaz egoteko ia zelako zigorra ipiniko dotzen jakitxeko.
Azarun 1etik 10era: Kirrun marrazkixan eta margun erakusketi
Hileko azken baixaku ONDARRUN, preso ta iheslaxan alde
Zaldupeko zubitxik urten dou eta Beheiko kalin amatxu dou enkarteladi astero eitten douen lez. Ongo astin esan birdou, poz asti euki douela, ESTRASBURGOtik epaixe jaso douelako, eta pasan astin baño bi lagun gitxiaua dazelako espainiko kartzeletan. Ez dou gure poza ezkutaten, bañe benetaku eukiko dou danak etxin ikusten douzenin, bittartin astero lez baixakun kalea urteten jarraitxuko dou.
Esan be bai enkarteladin aurretik, kofrai zaharrin, GARAk ein daben spotan aurkezpena eon dala (laister internetin ikusteko aukeri eukiko dou)
INES etxeruntz dator, ONGI ETORRI
Mamarru etxea ya!
Mamarru etxea!
Gaur eguerdixan Estrasburgoko auzitegixak berretsi ein dau 2012xan esandaku: Ines del Rioi aplikatako dotrini legez kanpoku dela, eta presu kalin egon biko litxakela.
Mamarru be dotrina bardinaz dakarre kartzelan, eta Estrasburgon irakurketin arabera bera be kalin egon biko litxake. Mamarru etxea!
Eguerdixan konzentrazinoik egon diz hiriburutan, eta hantxe egon gaz ondarrutarrok. Iluntzin Alamedan batuko gaz.
Ta beheko argazkixak, Gasteizen egon dan konzentraziñoikuk diz, bertatik bixaldu dozkuez han dazen ikasle Ondarrutarrak
Alla da benetako ordu!!! 197/2006 doktrina eten!
Bixar goxeko 11:30in emongo dau Estrasburgoko giza eskubidin auzitegiko areto nausixak 197/2006 doktrinin inguruko behin betiko epaxe. Bixarko ebazpen horrek doktrina hori aplikata dakarren preso politikun egoeran aurrekari juridiko politiko bat markako dau. Batxe be geure herritxarra douen Isidro Garalde”Mamarru”n egoeran.
Horren aurrin,bixar goxeko 11:00tatik aurrea Euskal Herriko hiriburutako plazak beteteko deixe ein dabe, guk gure ebazpena zein dan argi adierazteko: 197/2006 DOKTRINA ETEN YA!
Atsaldin Euskal Herriko herrixetako plazak beteko douz aldarri bardiñaz, ta Ondarrun iluntzeko 20:00retan batukoaz Alamedan.
197/2006 DOKTRINA ETEN! MAMARRU ETXEA!
Urko Labaka eta Xabier Aranburu presuk jipoi gogorra jaso dabela diño Etxeratek
Frantziako Lyon Corbas espetxean diren Urko Labaka donostiarrak eta Xabier Aranburu ondarrutarrak, “funtzionarioen jipoi gogorra” jasan zutela salatu du Etxeratek. Gertakariak urriaren 10ean gertatu ziren. Espetxeko euskal presoak haien eskubideak defendatzeagatik zigor ziegara eramaten zituztelarik pairatu zuten erasoa. “Ziegetatik zigor ziegetarako bidea oso luzea bazen ere, airean, arrastaka, ostikadak jasoz, burua eta belaunak eskaileren aurka joz eta oso modu bortitzean eraman zituzten. Ahotik odoletan, arropa puskatuta, biluztuta, eskumuturrak eta sorbalda urratuta iritsi ziren zigor ziegetara” jakinarazi du Etxeratek. Euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunen elkarteak aldarrikatu du: “Horrelako egoerekin amaitu, eskubide urraketekin amaitu, eta aurrera egiteko garaia da. Giza eskubide guztiak errespetatuak izan arte”.













![xabi a[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2013/10/xabi-a1.jpg?w=636)