Urte asko pasa diz bertotik erun bena, bañe hamen da osteabe. Arratsaldeko 4.30in Araban sartu diz.
Kartzeletatik / Deserrittik
Bazkaltzen, ONDARRUre alla aurretik
Hamen datoz herrirutz ISIDRO ta lagunak
Ondarrutarrak bat eindabe MAMARRUaz
ISIDRO etxerutz dator
Mamarru kalin da!
Beste aukeraik ez eukala ikusirik, MAMARRU kalea atati onartu dau Audientzixa Nazionalak
Kemenei buruzko azken barrixak
Azkenean ahalegina alferrekoa izan da, baina saiatuko dira gauzak lasaitutakoan paperak berriz egiten. Ia zortea duten!
Atzo gaba Soto del Realeko kartzelan eman zuen. Hasieran behintzat, isolamenduko 15. moduluan sartu dute. Isolamenduko baldintzak nahiko eskasak dira, baina espero dezagun laster batean modulu normal batera ia pasatzen duten. Izan be, sotoko modulu normal batean dago Iñaki LErin, berarekin Inglaterran espetxean egondako laguna. Badirudi ohikoa dala hasieran isolamenduan sartzea, eta Iñaki ere hasierako asteetan hala egon zen modulura pasatu aurretik. Ez dakigu oraindik beste euskal presoren batekin patioan elkartzeko aukerarik izango duen edo ez.
Gaur goizean pasatu dute Audientzia Nazionaleko epailearen aurretik. Abokatuak oso ondo aurkitu du Kemen, animo handiarekin. Epaileak erabaki du instrukzioa ixtea eta sumarioa epaile nagusiari bidaltzea. Hortaz, baliteke datorren udaberrian epaiketa izatea.
Larunbatean joango dira ama eta Alai arreba bisitan. Ea zer dioen eta zer moduz dagoen!!
KEMENen estradiziñoi salatzeko, Alamedan batuko ga gaur
KEMEN gaur goxin, Auzitegi Nazionalea erun dabe, Fiskalak espetxe zigorra eskatu dau berantzako eta Iñaki Goioaga beran abokatuk berriz beran askatasune. KEMENek ez dau onartu beran kontran dazen inputaziñoik. Momentu honetan Soto del Realeko kartzelan da isolatute. Esan, ondiokan ez dotzela laga etxea deitzen.










